Tegami Bachi (テガミバチ Tegamibachi, lit. Erle Mezularia) Hiroyuki Asadak idatzitako eta ilustratutako manga bat da. Gekkan Shōnen Jump aldizkarian argitaratzen hasi zen 2006ko irailetik aldizkaria bertan bera utzi zen arte. Baina Jump Square aldizkari berrira eraman zen eta jarraipena eman zitzaion. Manga, animera egokitzapen bat du Pierrot estudioaren eskutik.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Amberground izeneko lurrean garatzen da, antzinako Ingalaterra Viktoriarraren antzekoa eta betiereko gauezkoa eguzki artifizialak partzialki besterik ez argitua. Lag Seeingek Tegami Bachi bezala lan egiten du (Erle-mezularia, postari antzekoa) Bee Hiven, (Erlauntza, posta zerbitzua) bere Dingo Nichekin eta bere maskota Steakrekin. Erle-mezulari bezala, Lagren lana, gutunak eta fardelak herriz herri banatzea du Ambergroundeko arriskurik handiena saihesten: intsektu erraldoiak oskol apurtezinekin Gaichuu bezala ezagunak, gizabanakoen eta gutunen barruan dagoen bihotzaz elikatzen saiatzen direnak.

Lag oso txikia zenean Akatsukiko gizonek, Ambergroundeko hiriburuko, bere ama bahitu zuten. Bere amak, gutun bezala bere izekoa bizi den portuko herrira bidaltzen du. Entregatu zuenak Goos Suede izan zen, Lag miresten hasi zen eta Tegami Bachi bat izateko bere inspirazioa bihurtu egin zena. Baina bat Tegami Bach bihurtzean, Goos desagertu egin dela jakiten du eta bihotza galdu egin duela Gaichuu baten aurka borrokatzean. Lag, Goosek bihotza berreskuratzea nahi du Sylvettekin ondo bizitzeko, Goosen ahizpa/arreba. Gutxinaka-gutxinaka, Goosen egonlekura eta anti-gobernu erakunde Reversera eramango dieten gauzez ohartzen dira.

Kanpo estekak aldatu