Teddy Quinlivan

estatubatuar modeloa

Theodora Quinlivan, ezagunagoa Teddy Quinlivan izenaz, (Boston, Massachusetts, 1994ko ekainaren 22a) estatubatuar emakumezko modelo transgeneroa da. 2015ean Nicolas Ghesquièrek, Louis Vuitton etxeko sormen-zuzendariak, Quinlivan ezagutu eta moda-desfileen munduan sartu zuen. Harrezkero, goi-mailako moda-diseinatzaileentzat desfilatu du, horien artean, Carolina Herrera, Jeremy Scott, eta Jason Wu.

Teddy Quinlivan

Bizitza
JaiotzaBoston1994ko ekainaren 22a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWalnut Hill School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazki-modeloa
Altuera180 zentimetro

IMDB: nm9471696 Instagram: teddy_quinlivan Souncloud: teddy-quinlivan Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Quinlivan Bostonen jaio eta hazi zen. Parisen artea ikasi zuen eta gaur egun New Yorken bizi da.[1]

2017ko irailean Quinlivanek emakume transgeneroa zela jakinarazi zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Giacobbe, Alyssa. (2016ko irailaren 21a). «These models from Boston are more than just a pretty face» The Boston Globe (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 5ean).
  2. (Ingelesez) Martin, Clive. (2017ko irailaren 13a). «The personal is the political': Model Teddy Quinlivan reveals transgender identity» CNN (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 5ean).