Ted Hughes (Mytholmroyd, Yorkshire, Erresuma Batua, 1930Devon, Erresuma Batua, 1998) ingelesezko idazlea eta poeta izan zen. Jaioterriko dialektoan idatzi zituen bere lanak.

Ted Hughes

Poet Laureate of the United Kingdom (en) Itzuli

1984ko abenduaren 28a - 1998ko urriaren 28a
John Betjeman - Andrew Motion (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMytholmroyd (en) Itzuli1930eko abuztuaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1998ko urriaren 28a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Silvia Plath  (1956ko ekainaren 16a -  1963ko otsailaren 11)
Carol Hughes (en) Itzuli  (1970eko abuztua -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMassachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Pembroke College (en) Itzuli
(1951 - : arkeologia, antropologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, eleberrigilea, antzerkigilea, astrologoa, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten  (1958 -
Jasotako sariak
InfluentziakCzesław Miłosz, William Blake, John Donne, Gerard Manley Hopkins, T. S. Eliot, Arthur Schopenhauer eta Robert Graves

IMDB: nm0400954 Musicbrainz: 611500c1-e185-4657-a08d-aad08dcb00f0 Songkick: 163784 Discogs: 1080136 Find a Grave: 8473123 Edit the value on Wikidata

Hasierako poemetan Yorkshireko eremu babesgabeetan ikusten zuen animalia harraparien, hegaztien eta ehiztarien basakeria deskribatu zuen. The Jaguar (Jaguarra) eta Hawk Roosting (Zapelatzaren pausatzea) poemetan, esate baterako, animalien bizitzaren basakeriaren eta bizitasunaren arteko aurkakotasuna erretratatu zuen. Bizitza naturalaz egin zituen gogoetak oso errealistak dira, eta animalien eta gizakien esperientziak lotzen dituen balio sinbolikoa dute. Hughesen lanetan beti agertzen dira jatorri bateko eta besteko folklorearen eta mitoaren elementuak, eta horrekin guztiarekin bere mitologia pertsonala osatu zuen.

Cambridgeko Unibertsitatean ingeles literatura, arkeologia eta antropologia ikasi zituen, eta han ezagutu zuen Sylvia Plath estatubatuar poeta. 1956an ezkondu eta Estatu Batuetara jo zuten. Estatu Batuetan, 1958ko Guinnes poesia-saria jaso zuen, The Hawk in the Rain (1957, Zapelatza euritan) poema-liburuagatik. Guggenheim Fundazioaren beka bati esker, 1959 arte egon ahal izan zen Estatu Batuetan, eta bitarte hartan idatzi zuen Lupercal (1960) liburua, Somerset Maugham saria eta Hawthornden saria irabazi zituena. 1963an Hughes eta Plath banandu egin ziren, eta Plathek bere buruaz beste egin zuen urte berean. 1998an, hil aurretik, harreman horretan oinarritutako poema-liburua argitaratu zuen, Birthday letters (Urtemugako gutunak), kritikarien esanetan bere maisulana. Urte amaierarako ia 150.000 aleko kopuru harrigarria saldua zuen liburuak. Poesiaz gainera, irratirako dramak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ted Hughes