Tea Party (mugimendua)

Tea Party mugimendua Estatu Batuetan 2009 urtean, Barack Obama presidente zelarik, sortutako mugimendu politiko da. Gobernuak plazaratutako erreforma ekonomiko eta sozialen aurka azaldu, hala nola zerga igoera, eta Estatu Batuetako jatorriko idealak (indibidualismoa eta banakoaren autonomia, kasu) aldarrikatzen dituena. Hainbat buruzagi ezagun izan ditu jaio zenetik, besteak beste, Sarah Palin, Rand Paul, Marco Rubio, eta Michelle Bachmann. Gaur egungo Estatu Batuetako estatu-idazkaria, Mike Pence, adibidez, Tea Party-ko kidea da. 2010 urtetik aurrera mugimenduak zabalkuntza handia izan du: antolatutako jarraitzaileen elkarretaratzeak eta urte hartako azaroko hauteskundeetan izan behar zituen emaitzak mundu osoko ikusmira erakarri zuten, Barack Obama eta alderdi demokrataren aurkari sendo moduan. Anolakuntza oso horizontala izan du jaio zenetik, eta Tea Partyren parte diren hainbat erakunde sozial aurkitu daitezke (Tea Party Patriots[1], Tea Party Express[2], etab).

Gadsden banderak Tea Party mugimenduko jarraitzaileen ikur bilakatu da: "Dont tread on me" ("Ez nazazu zapaldu") da bere leloa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Tea Party Patriots. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  2. (Ingelesez) Welcome to the home of the Tea Party Express. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.