Tazawa aintzira (japonieraz: 田沢湖 Tazawa-ko?) Japoniako Akita prefeturan dagoen aintzira da. Japoniako aintzira sakonena da.

Tazawa aintzira
田沢湖
Datu orokorrak
Garaiera249 m
Motakrater laku
Azalera25,75 km²
Sakonera423,4 m
280 m
Bolumena7,2 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak39°43′30″N 140°39′41″E / 39.725°N 140.6614°E / 39.725; 140.6614
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Akita
Japoniako hiriaSemboku
Hidrografia
Erresidentzia denbora7,3 a

Ezaugarriak aldatu

Esan bezala Japoniako aintzirarik sakonena da, 423 metrotako gehienezko sakonera baitu, eta ondorioz itsasoaren mailaren azpitik 174 metrotaraino iristen baita. Mundu mailan 17. sakonena da.

Krater-aintzira izanik endorreikoa da, hau da, ez dauka sarrerarik ez irteerarik. Hala ere bizidun urtar ugari ditu, hala nola kunimasu arrain endemikoa, Sockeye izokina, amuarrain japoniarra, karpa eta aingira besteak beste.

Zentral hidroelektrikoaren eta Tamagawako onsenaren ondorioz ur azidoak iristen hasi dira eta gardentasuna ere nabarmen gutxitu zen 1940 hamarkadan 4.3-ko pH-raino iritsiz. Japoniako gobernuak 1972an azidotasunari aurre egiteko egitasmoa abiarazi zuen kareharria sartuz baina emaitza handirik ez du izan, 200 metrotako sakoneran 5.14-ko pH-a baitauka oraindik (2000 urteko datua).

Iruditegia aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Kanpo estekak aldatu