Tauntaunak Star Wars film sagako fikziozko pertsonaiak dira. Tauntaunak Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen dira.

Tauntaunak errebeldeek Hoth planetan zelabere bezala erabili zituzten bi oinen gainean zebiltzan pizti batzuk ziren. Lau sudur, adar biribildu pare bat buruaren alde banatan eta narrasti batenaren antzerakoa zen bere gorputza estaltzen zuen ilaje sendo bat zituen. Tauntaunen harrapari naturalak wampak dira.

Han Solok hil berria zen tauntaun baten hesteak ireki zituen Luke Skywalkeren argi sablearekin bertan Jedi gaztea sartzeko. Honela, babesleku bat prestatzeko behar izan zuen denboran Han Solok Luke Skywalkerren bizitza salbatu zuen Hoth planetako lautadetako batean jasan behar izan zuten elur ekaitz baten erdian berotasuna emanez.

Kanpo estekak aldatu