Tau3 Gruis3 Gru / HD 216823 / HR 8722) Grus (kurriloa) konstelazioko izar bat da. +5,72 itxurazko magnitudekoa, Tau bayerren izendapena beste bi izarrekin banatzen du, τ1 Gru y τ2 Grurekin. Hiru izarrak ez daude elkarren artean fisikoki lotuta, gure eguzki sistematik distantzia ezberdinetara daudelarik. Tau3 Gruis, hiruretatik urrunen duguna, 272 argi urteko distantziara dago.

Tau3 Gruis
Behaketa
Distantzia Lurretik78,663 pc
Itxurazko magnitudea (V)5,714, 5,938, 5,322, 5,29, 5,262 eta 5,686356
Magnitude absolutua1,36
Mota espektralaA4mA5-F2
KonstelazioaGrus
Abiadura erradiala6,3 km/s
Igoera zuzena344,19916791337 °
Deklinazioa−47,96922040331 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa3,16 Eguzki erradio
Argitasuna24 L☉
Izendapenak

Tau3 Gruis lerro metalikodun izar edo Am izar bezala katalogatua dago. Tau3 Gruisen errotazio abiadura oraindik neurtua izan ez den arren, Am izarrak A espektro motako beste izar batzuekin alderatuta motel biratzeagatik bereizten dira, elementuren batzuk erradiazio bidez azalera igotzea eta beste batzuk, grabitatearen ondorioz, barnera hondoratzea eragiten duena. Honek, espektroak zenbait metalen xurgapen lerro indartsu eta sarritan aldakorrak izatea eragiten du. Am izarrik ezagunenak Sirius (α Canis Majoris) eta Castor (α Geminorum) dira.

7735 kelvineko tenperatura efektiboarekin, Tau3 Gruisen argitasuna gure eguzkiarena baino 32 aldiz handiagoa da, bere erradioa 3,2 eguzki erradiokoa delarik.

Kanpo estekak aldatu