Tatiana Delgado Yunquera

telekomunikazio-ingeniaria, ilustratzailea eta bideo-joko garatzailea

Tatiana Delgado Yunquera (Madril, Madril Erkidegoa, 1978) telekomunikazio-ingeniaria, ilustratzailea eta bideo-joko garatzailea da.

Tatiana Delgado Yunquera
Bizitza
JaiotzaMadril, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
telekomunikazio ingeniaritza
Jarduerak
JarduerakBideo-joko garatzailea, ilustratzailea eta telekomunikazio ingeniaritza

Biografia aldatu

Txikitatik, bideo-jokoak familiako aisialdiaren parte ziren.[1] Unibertsitatean espezialitatea aukeratu behar izan zuenean, marrazten zekienez, programatzen ikasita bere jolasak egin zitzakeela pentsatu zuen.[1] Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.[2] Ikasketek pentsatzeko eta arazoei aurre egiteko modua egituratzen lagundu zioten, baita ordenagailuekin lotutako ezagutza teknikoak izaten ere.[1]

Ibilbide profesionala aldatu

Ilustratzaile, programazio eta jokoen diseinatzaile gisa lan egin du.[2][3] Hogei urtetik gorako esperientzia du sektore horretako hainbat enpresatan, hala nola Tequila Works, Gameloft edo King.[4] Hainbat bideojoko garatzen hartu du parte, baita Red Matter bideojokoa kaleratu zuen Vertikal Robot enpresa, edo Out of the Blue estudioa sortzen ere. Azken horrek 2020an, Call of the Sea[5][6][7] bideo-jokoa kaleratu zuen.[3][8] 2021ean, Delgado Espainiako bideo-jokoen eta STEM talentudun munduko pertsona erreferenteetako bat zen.[9][10][11] Tatianak zera esan zuen gaiari buruz:

"Zaila da bideojoko baten atzean dagoen lan guztia ulertaraztea. Orain dela gutxira arte, gurasoek uste zuten marrazkiak besterik ez nituela egiten".[12]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017an Diseinatzaile onenaren saria.[13]
  • 2020an BAFTA baterako izendatua.[14]
  • 2021ean CIMA games saria.[14][15]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Entrevista a Tatiana Delgado, game designer – Retro Maquinitas. .
  2. a b «Tatiana Delgado, la diseñadora que ha logrado trabajar (y triunfar) con su propio estilo» Vandal.
  3. a b «Tatiana Delgado | DeVuego BD | Videojuegos Españoles» www.devuego.es.
  4. «Tatiana Delgado: “Quisimos contar la historia de descubrimiento y aceptación de una mujer decidida”» El Español 2021-02-25.
  5. «Call of the Sea: TODA la información - PC, Xbox Series X/S, Xbox One, PS4, PS5» Vandal.
  6. «Tatiana Delgado, la diseñadora que ha logrado trabajar (y triunfar) con su propio estilo» Vandal.
  7. «Vídeo: Call of the Sea Announcement Trailer | DeVuego BD» www.devuego.es.
  8. Cruz, Diego García. «Tatiana Delgado» Celsius 232.
  9. «Tatiana Delgado, ganadora del I Premio CIMA Games en el Festival de Avilés» EFEMINISTA 2021-07-09.
  10. ««Es el momento de romper los estereotipos que hay en torno a los videojuegos»» www.uoc.edu.
  11. Juez, Iñaki. (2020-12-11). «Tatiana Delgado: «Siempre digo a las chicas que no tengan miedo a la hora de hacer sus propios videojuegos»» El Correo.
  12. Gómez, Daniel. (2018-10-19). “Trabajando en los videojuegos gastas muchas vidas”. ISSN 1134-6582..
  13. Turnes, Yova. (2018-03-26). «Entrevista a Tatiana Delgado, Premio a la Mejor Diseñadora 2017» DeVuego Blog.
  14. a b 20minutos. (2021-07-07). «Tatiana Delgado, directora del videojuego 'Call of the Sea', premio CIMA Games por su talento en el sector del videojuego» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  15. Irene. (2022-03-08). «LA MUJER EN LA INDUSTRIA DEL VIDEOJUEGO: REFERENTES. | Superlumen» Superlumen | Imagen360 - Vídeo 360 - Experiencia Inmersiva.

Kanpo estekak aldatu