Taslim Olawale Elias
Taslim Olawale Elias (Lagos, Nigeria, 1914ko azaroaren 11 - Lagos, Nigeria, 1991ko abuztuaren 14a) Nigeriako politikaria eta legegizona izan zen.
Biografia aldatu
Zuzenbide ikasketak egin zituen Londresen. Estatu Batuetan hasi zen ikerlari gisa lanean, eta pixkanaka nazioarteko lanak eta ardurak hartu zituen; Kongoko eta Afrikar Batasuneko Konstituzio edo lege nagusiak idazten lagundu zuen, Nigeriako konstituzio-hitzarmenean ordezkari izan zen, eta abar.
Nigeriara itzuli zenean hainbat politika-kargu izan zituen bere ardurapean (nahiz eta nazioarteko lana alde batera utzi ez): Justizia ministerioa, Epaitegi Gorena, eta abar. Nazioarteko Justizia Auzitegiko lehendakaria izan zen 1982-1985 bitarteko urteetan.
Zenbait lan idatzi zuen lege-gaiei buruz.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.