Tasaday Filipinetako Mindanao uharteko oihanetan bizi den herri bateko kidea. 1971 inguru arte, Harri Aroan bizi ziren; leizeetan zuten bizilekua, eta basoan bildutako fruituak eta animalia txikiak jaten zituzten. Jantziak zuhaitz-azalez egiten zituzten, eta tresnak harriz eta zurez; gerrarako armarik ez zuten. Antropologian garrantzi handiko ikergai izan ziren, baina 1980ko hamarkadan zalantzan jarri zen aurkikuntza eta aurreko baieztapen haiek. Gaur egun, inguruko leinuekin bizi dira, eta haien ohiturak hartu dituzte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu