Tarvantovaarako Eremu Basatia

Tarvantovaara Eremu Basatia» orritik birbideratua)

Tarvantovaara Eremu Basatia (finlandieraz: Tarvantovaaran erämaa-alue; iparraldeko samieraz: Darvvátvári meahcceguovlu) Enontekiö udalerriko eremu basati bat da. Ipar Finlandiako eremu basati hau, 1991. urtean sortu zen eta, gaur egun, 670 km²-ko azalera dauka. Leppäjärvi herrixkaren mendebaldean eta Kaaresuvanto herrixkaren iparraldean dago, Norvegiako mugan. Mugaz gertu, eremu hauetan eta bertako tunturietan ospetsua den tundra eremua nagusitzen da.

Tarvantovaara Eremu Basatia

KokalekuaFinlandiako bandera Lappi, Finlandia
Azalera670
Sorrera1991

Eremu Basatia Enontekiöko gainontzekoetatik bereizten duten ezaugarrietako bat bere pinudiak dira. Izugarrizko baso eremu zabala osatzen dute pinuek; hala ere, iparraldeko eremua zingira eta urkidien esku dago [1].

Berezitasunak aldatu

Eremu Basatia Enontekiöko gainontzekoetatik bereizten duten ezaugarrietako bat bere pinudiak dira. Izugarrizko baso eremu zabala osatzen dute pinuek; hala ere, iparraldeko eremua zingira eta urkidien esku dago [1].

Landaredia aldatu

Lehen aipaturiko zuhaitzez gain, hainbat landarek osatzen dute inguru zingiratsuak, haien artean, harrautsi loreak.

Fauna aldatu

Honez gain, hegazti kopuru eta espezie anitz dago eremu honetan; ipar-belatzak, arrano beltzak eta txirri hankalaburrak, esaterako. Bestalde, hartz arrea, otsoa, ipar-katamotza, jatuna eta azeri artikoak bezalako Finlandiako harrapari handienak bertan aurki daitezke [1].

Arrantzari ugari ikus daiteke bertako ibaietan arrantzan uda partean, ohiko igarabez edo urtxakurrez gain.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu