Tar-Ziriatan Tolkienen legendariumean eta Silmarillion eleberrian, Numenorreko hamabigarren erregea izan zen. Eguzkiaren Bigarren Aroko 1634an jaio zen eta aurreko errege izan zen Tar-Minastirren semea zen, eta honen oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Bigarren Aroko 1869an.

Itsasontzi eraikitzaile handi bat izan zen, Erdialdeko Lurraldeko altxor ugari bereganatu eta berriz Numenorrera eraman zituena. Tronua, 2029. urtean utzi zuen, 6 urte beranduago hiltzeko, 2035ean. Bere oinordekoa Tar-Atanamir izan zen.


Aurrekoa
Tar-Minastir
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 1869-2029
Ondorengoa
Tar-Atanamir