Meteorologia arloan, tanta hotza (gaztelaniaz: gota fría) atmosferaren goialdean eratzen den aire beroagoaz inguratutako aire hotzezko masa handia da, goragoko aire hotzezko korrontetik (jet korrontetik) bereizi dena. Gehienetan ez zaio azaleko mapetan antzematen. Ezegonkortasun handia sortzen du: tenperatura bat-batean jaitsarazten du, eta haize eta prezipitazio bortitzak eragiten ditu.[1] Urteko fenomeno meteorologiko bat da, udazkenaren hasierarekin eta udaberriarekin batera mendebaldeko Mediterraneoan gertatzen dena. Bereziki, Espainian esperimentatzen da, eta, zehazkiago, ekialdeko kostaldean eta Balear Uharteetan, nahiz eta haren ondorioak barrualdean ere senti daitezkeen. Beste latitudetan ere, adibidez Sierra Nevada de Santa Marta inguruan, antzeko fenomenoak gertatzen dira.

Ekaitz bat Menorca inguruan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.