Tannhäuser XIII. mendeko alemaniar poeta izan zen. Salzburgoko lurraldeko familia noble bateko semea zen. Bere poema liriko eta kantuengatik egin zen ezagun, eta urte askotan gortez-gorte ibili zen kantuan. Herri-kantuetako heroi bihurtu zen. XIII. mendeko maisu abeslarien herri-kantuen arabera, Tannhäuser Venusen mendian bizi izan zen fedetik urrun, baina erabat kezkatuta Erromara joan zen eta Urbano IV.a Aita Santuari bekatuen barkamena eskatu zion; hark ordea, ezezkoa eman zion, eta barkamena lortzea berak eskuan zeukan bakulua hostoz betetzea bezain zaila izango zitzaiola adierazi zion. Zalduna mendira itzuli zen, eta handik gutxira Aita Santuaren bakulua hostoz bete zen. Heinek eta batez ere Wagnerrek kondaira hori zabaltzen lagundu zuten Tannhäuser operaren bidez.

Tannhäuser

Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
Herrialdea Alemania
HeriotzaXIII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikagilea, idazlea eta minnesängerra

Musicbrainz: 2d34cfd6-53b6-4b46-81fc-c534c3ba146d Songkick: 614725 Discogs: 3276787 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu