Tanne Ost Operazioa Alemaniak II. Mundu Gerran, eta bereziki Laponiako Gerraren barruan, Finlandiaren aurka eginiko operazioa izan zen. Suursaari uhartea (suedieraz: Hogland; errusieraz: Гогландtranslit.: Gogland) bereziki garrantzitsua zen alemaniarrentzat, handik SESBek eta Finlandiak Finlandiako Golko guztia kontrolatzen zutelako.

Tanne Ost Operazioa
Ekialdeko Frontea
Laponiako Gerra
Data1944ko irailaren 15a
LekuaSuursaari eta Finlandiako golkoa
EmaitzaFinlandiarren garaipena
Gudulariak
 Alemania  Finlandia
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Karl-Conrad Mecke Martti Miettinen
Nikolai Rekolinski
Indarra
2.700 soldadu 1.612 soldadu
Galerak
153 hildako
1231 preso
36 hildako
67 zauritu

Hasierako operazioan, Åland Uharteak (alemanez: Tanne West) kontrolatzea zuten helburu, baina leku estrategikoaz aparte, bertan soldaduak zeudenez, alemaniarrak, Suursaari Uhartea erasotzea erabaki zuten.

1944ko irailaren 15ean, Tallinnen, 1400 soldadu alemaniar bildu ziren, finlandiarrei uhartetik joateko gomendatuz. Alemaniarrak uhartera iritsi zirenerako, finlandiarrak haiei itxaroten zeuden, eta hondartzara iritsi zirenerako tiro egiten hasi ziren. Alemaniarrak, uste baino defentsa zorrotzagoarekin aurkitu ziren, eta uharteko erresistentziaz aparte, SESBek, itsasontzi alemaniarrak urperatzeari ekin zion. Honela, ukitu gabe irauten zuten itsasontziak alde egin zuten, irratizko konexiorik ez zutelakoan, eta 1231 soldadu alemaniar bahituak izan ziren bertan. Alemaniarren izugarrizko porrota izan zen, eta Europa osoan irrigarri gelditu ziren, bataila inozo honen ondorioz.

Bataila hau, Laponiako Gerraren lehenengoa izan zen, eta Alemaniak Finlandia iparraldetik erasotzeari ekin zion, bere soldaduak, orain aurkari zen herrialdetik, ihes egin zezaten.

Kanpo estekak aldatu