Tanger[1] (amazigeraz: ⵟⴰⵏⵊⴰ Tanja edo Tingi; arabieraz: طنجة ,Ṭanjah; frantsesez: Tanger; gaztelaniaz: Tánger; portugesez: Tânger) Marokoko iparraldeko hiria eta portua da, Tanger-Tetuan eskualdeko hiriburua. Gaur egun, 700,000 biztanle baino pixka bat gehiago ditu. Tanger-Tetuango eskualdean dago, Gibraltarko itsasartearen mendebaleko irteeran.

Tanger
طنجة
ⵟⴰⵏⵊⴰ
طنجة
ⵟⴰⵏⵊⴰ
hiria
Tangerko badia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaTangier-Tetouan-Al Hoceima
PrefekturaTangier-Assilah Prefecture
AlkateaMohamed Hassad
Jatorrizko izenaطنجة
ⵟⴰⵏⵊⴰ
Posta kodea90000, 90010, 90020, 90030, 90040, 90050, 90060, 90070, 90080, 90090 eta 90100
Geografia
Koordenatuak35°46′36″N 5°48′14″W / 35.7767°N 5.8039°W / 35.7767; -5.8039
Map
Azalera199.5 km²
Altuera80 m
Demografia
Biztanleria947.952 (2014)
Dentsitatea4.751,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. V. mendea
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBizerta, Faro, Algeciras, Cádiz, Lieja, Casablanca, Metz, Moulins, Pasadena, Mumbai, Beaugency, Saint-Denis, Aartselaar eta Saint-Josse-ten-Noode

Ekonomia aldatu

Industriagunea (arrain kontserbak, ehungintza) eta turismogunea da.

Historia aldatu

Erromatarren Tingis[2] izan zen, Mauritania Tingitana herrialdeko hiriburua. Bandaloek, arabiarrek eta berbereek hartu ondoren, portugaldarrek konkistatu zuten, eta 1471-1662 bitartean Portugalen eskuetan egon zen. 1662. urtean Portugalek Ingalaterrari eman zion, eta Ingalaterrak 1684. urtean mairu piraten eskuetan utzi zuen. 1912an Tangerko Nazioarteko Eremua sortu zen, eta 1923tik aurrera nazioarteko hiria izan zen. 1940-1945 bitartean Espainiaren eskuetan egon zen, baina gero berriro nazioartekoa izan zen. 1956an Marokoren mende geratu zen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Tanger (1961-1990))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.2 16.8 17.9 19.2 21.9 24.9 28.3 28.6 27.3 23.7 19.6 17.0 21.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.5 13.1 14.0 15.2 17.7 20.6 23.5 23.9 22.8 19.7 15.9 13.3 17.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.8 9.4 10.1 11.2 13.4 16.2 18.7 19.1 18.3 15.6 12.2 9.7 13.6
Euria (mm) 103.5 98.7 71.8 62.2 37.3 13.9 2.1 2.5 14.9 65.1 134.6 129.3 735.9
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 11.2 11.4 10.1 9.3 6.1 3.7 0.8 0.8 3.1 8.0 11.1 12.0 87.6
Eguzki orduak 170.5 169.5 232.5 252.0 297.6 306.0 344.1 331.7 276.0 238.7 180.0 167.4 2966
Iturria: Hong Kong Observatory[3]

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu