Tanganika (ingelesez Tanganyika) Ekialdeko Afrikan zegoen Errepublika zen. Commonwealthean parte hartu zuen eta izena bere mendebaldeko mugan zuen Tanganyika aintziratik zetorkion. 1964an, Zanzibar uhartearekin batera gaurko Tanzania osatu zuen.

Tanganikako ikurra kolonia zen bitartean
Tanganika Errepublikaren ikurra

Lehenengo Mundu Gerra eta gero, Versaillesko Ituna zela eta, Alemaniako kolonia zen Ekialdeko Alemaniar Afrikak britainiarren eskuetara pasa zuen. 1922ko Nazioen Ligaren ebazpenaren bitartez Tanganyika agintepeko Lurraldea izena hartu zuen. 1946an Nazio Batuen fideikomisopeko lurralde bihurtu zen baita britainiarren kontrolpean. Azkenean, 1961eko abenduaren 9an independentzia lortu zuen eta 1962ko ekainaren 9an "Tanganikako Errepublika" bihurtu zen Julius Nyerere burua zela.

Gaur egun, Tanzaniako kontinenteko aldeari oraindik Tanganika diote. Tanzania hitza Tanganika eta Zanzibar batzetik dator.

Kanpo Lotura aldatu

Kanpo estekak aldatu