Artikulu hau Errusiako penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Taimyr».

Taimyr[1] (errusieraz: Таймы́рский полуо́стровtranslit.: Taymyrsky Poluostrov) Siberiako ipar-erdialdeko penintsula handia da. Eurasiako lur-masarik iparraldekoena da. Administratiboki Errusiako Krasnoiarsk kraiari dagokio[2].

Taimyr penintsula

Taimyr penintsulako tundra.
Bertako izenaТаймы́рский полуо́стров
Geografia
KokapenaSiberiako ipar-erdialdea
Azalera400.000 km²
Punturik garaienaByrranga mendiak
Politika
Herrialdea Errusia
Gizartea
Errusiako Artikoaren mapa; Taimyr ezkerraldean dago.

Geografia aldatu

Mendebaldean Jeniseiko golkoa eta Kara itsasoa ditu, ekialdean Laptev itsasoa eta Khatangako golkoa[2]; hegoaldean, kontinente aldera, Khatanga ibaiak mugatzen du. 400.000 km²-ko azalera dauka. Punturik garaiena Byrranga mendietan dago (1.146 m)[2]. Penintsula zeharkatzen duten Taimyr eta Piasina ibaiek Kara itsasoan dute ahoa.

Biztanleria aldatu

Nganasan herria nahikoa bakartuta bizi izan da penintsulan; horregatik xamanismo-praktikak, besteak beste, XX. mendera arte gorde dituzte.

Fauna eta flora aldatu

Munduko Natura Funtsaren arabera, Taimyr paleartikoaren barneko «Erdialdeko Siberiako eta Taimyr penintsulako tundra» deritzon eskualde ekologikoaren eremuan dago.

Taimyr penintsulan bizi izan ziren Ipar Amerikatik kanpoko azken idi musketadunak. Duela 2.000 urte inguru desagertu baziren ere[3], 1975ean berriz sartu zituzten.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Txeliuskin lurmuturra)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -26 -26 -24 -16 -8 1 5 4 0 -10 -19 -22 -11.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -33 -33 -33 -26 -15 -5 -3 -3 -5 -16 -26 -30 -19
Pilatutako prezipitazioa (mm) 8 9 9 8 9 18 21 22 22 15 9 11 201
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15 15 14 12 11 12 11 12 15 16 13 16 162
Eguzki orduak 0 0 124 270 217 150 186 124 62 0 0 0 1133
Iturria: World Climate Guide[4]

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
  2. a b c Taymyr Peninsula[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  3. Muskox Suffered Loss Of Genetic Diversity At Pleistocene/Holocene Transition Sciencedaily.com
  4. World climate Guide. Climate Data for Mys Chelyuskin. .

Kanpo estekak aldatu