Tabula Lusoria (Tabulae Luesoriae) Antzinako Erromatik datorren joku oso erraz bat da, 2.000 urte baino gehiago dituena. Erromatar garaian jende asko jolasten zen joku honetara, batez ere, Inperioko garaian.

Erromatarrek Tabula Lusoriara bezala, beste joku askotara ere jolasten ziren: Micare, Ocellates, Musca Aenea, Orbis, Quinquinoven, etab. Pertsona guztiak jolasten ziren arren, haurren joku bat zen.

Materialak aldatu

Tablero bat behar zen, zirkunferentzia moduan jarritako 9 punturekin. 6 fitxa ere behar ziren ere.

Jokalariak aldatu

2 jokalari dira jolasten dutenak.

Pausoak aldatu

Hasteko, dadoak botatzen dira eta zenbaki handiena duen pertsona hasten da. Txanda bakoitzean fitxa bat mugitu behar du jokalari bakoitzak eta horrela jarraitu behar da 3 fitxak marra berean jarri arte. 3 fitxak lerro berean jartzea lortzen duen lehengoak irabazten du.

Kanpo estekak aldatu