TXEMA modu informalean erabiltzen den akronimoa da, "Txortan Egiteko Moduko Ama" esan nahi duena[1]. Emakume helduak baina sexualki desiragarriak era baldarrean izendatzeko erabili ohi da, ingelesezko MILF ("Mother I'd Like to Fuck")[2] ingeles akronimoaren euskal aldaera gisa. Euskarazkoak, gainera, "Txortan Egiteko Moduko Aita" ere esateko balio du.

Jennifer Coolidge aktorea, American Pie filmeko TXEMA.

Jatorria aldatu

Hitz hau 1990eko hamarkadan sortu zen. MILF erabili zen lehen erregistroetako bat 1995. urtean kokatzen da, urte horretan Google Groups atarian, Playboy aldizkariari buruzko agerkari bat dago, non "ChiPhiMike" erabiltzaileak dio New Jerseyko jendeak MILF hitza erabiltzen dutela "Txortan egiteko moduko ama" adierazteko.[3]

MILF akronimoa 1999ko American Pie filmari esker egin zen bereziki ezagun, zeinetan Jennifer Coolidge aktoreak antzeztutako ama izendatzeko erabili baitzen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Apalantza, Alazne. (2020). «Desiratutako amak» Ataria (Tolosaldeko Komunikazio Taldea) 1.323: 9..
  2. (Ingelesez) Cambridge Advanced Learner's Dictionary. Cambridge University Press 2008 ISBN 9783125179882. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  3. «Grupos de Google» groups.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  4. (Ingelesez) «Who made up the word milf? - Quora» www.quora.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).

Kanpo estekak aldatu