Syngman Rhee(koreeraz: 이승만, i.sɯŋ.man ahoskatua; Haeju, 1875eko martxoaren 26a - Honolulu, 1965eko uztailaren 19a) korear politikaria izan zen.

Syngman Rhee


1-3. Hego Koreako presidente

1948ko uztailaren 24a - 1960ko apirilaren 27a
← baliorik ez - Yun Bo-seon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak이승룡
JaiotzaPyongsan County (en) Itzuli eta Haeju (en) Itzuli1875eko martxoaren 26a
HerrialdeaJoseon
Provisional Government of the Republic of Korea
Koreako Inperioa
 Hego Korea
HeriotzaHonolulu1965eko uztailaren 19a (90 urte)
Hobiratze lekuaSeoul National Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaLee Kyung-sun
Ezkontidea(k)Park Seung-seon (en) Itzuli  (1890 -  1910)
Franziska Donner (en) Itzuli  (1934 -  1965eko uztailaren 19a)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzakkoreera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoa Liberal Party (en) Itzuli
National Association (en) Itzuli

Find a Grave: 8411924 Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Rhee du.

Bizitza aldatu

Koreako burujabetasuna aldarrikatzen zuten taldeekin bat egin zuen 1894an eta japoniarren mendekotasunaren aurka borrokatu zen. Espetxeratu egin zuten eta kristau bihurtu zen. Burujabetasunaren izpiritua obra idatzi zuen garai hartan. Estatu Batuetara joan zen aske geratu zenean (1904) eta filosofiako ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean. 1910. urtean Koreara itzuli zen eta japoniarren aurkako erresistentziako buru bihurtu zen. Shanghai hirian Koreako gobernua osatu zuen erbestean (1919) eta bera izan zen, hasieratik, gobernuburu erbestean. 1945ean itzuli zen Koreara eta Koreako Independentziaren aldeko Elkarte Nazionala osatu zuen, 1948. urteko Hego Koreako hauteskundeetan nagusitu zena alegia. Estatu Batuen laguntzaz betiere, Hego Koreako diktadore bihurtu zen Rhee. 1954an elkarren arteko defentsarako hitzarmena izenpetu zuten Koreak eta Estatu Batuek. 1960. urteko hauteskundeetan ere garaile irten zen Rhee alderdi liberalaren eskutik baina oposizio demokratak baliogabetzat salatu zituen emaitzak, eta lehendakariak alde egin behar izan zuen Koreatik, egozten zizkioten ustelkeria arazoetatik libratzeko.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Syngman Rhee  


Aurrekoa
Syngman Rhee
(Behin-behineko Gobernuaren presidentea)
Hego Koreako presidentea
1948 – 1960
Ondorengoa
Heo Jeong
(Bitartekoa)