Sylvain Arend

astronomo belgikarra

Sylvain Julien Victor Arend (Robelmont, Luxenburgo, 1902ko abuztuak 6-1992ko otsailak 18) astronomo belgiar bat izan zen, bere interes esparru nagusia astrometria zelarik. Ucclen dagoen Belgikako Errege Behatokian lan egin zuen.

Sylvain Arend
Bizitza
JaiotzaRobelmont (en) Itzuli1902ko abuztuaren 6a
Herrialdea Belgika
Heriotza1992ko otsailaren 18a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa

Biografia aldatu

aurkitutako asteroideak: 51
1127 Mimi 1929ko urtarrilak 13
1171 Rusthawelia 1930eko urriak 3
1262 Sniadeckia 1933ko martxoak 23
1263 Varsavia 1933ko martxoak 23
1281 Jeanne 1933ko abuztuak 25
1286 Banachiewicza 1933ko abuztuak 25
1287 Lorcia 1933ko abuztuak 25
1313 Berna 1933ko abuztuak 24
1314 Paula 1933ko irailak 16
1315 Bronislawa 1933ko irailak 16
1348 Michel 1933ko martxoak 23
1352 Wawel 1935eko otsailak 3
1563 Noël 1943ko martxoak 7
1565 Lemaître 1948ko azaroak 25
1570 Brunonia 1948ko urriak 9
1573 Väisälä 1949ko urriak 27
1576 Fabiola 1948ko irailak 30
1579 Herrick 1948ko irailak 30
1583 Antilochus 1950eko irailak 19
1591 Baize 1951ko maiatzak 31
1592 Mathieu 1951ko ekainak 1
1593 Fagnes 1951ko ekainak 1
1613 Smiley 1950eko irailak 16
1625 The NORC 1953ko irailak 1
1633 Chimay 1929ko martxoak 3
1639 Bower 1951ko irailak 12
1640 Nemo 1951ko abuztuak 31
1652 Hergé 1953ko abuztuak 9
1683 Castafiore 1950eko irailak 19
1717 Arlon 1954ko urtarrilak 8
1787 Chiny 1950eko irailak 19
1887 Virton 1950eko urriak 5
1916 Boreas 1953ko irailak 1
1969 Alain 1935eko otsailak 3
2084 Okayama 1935ko otsailak 7
2109 Dhotel 1950eko urriak 13
2231 Durrell 1941eko irailak 21
2265 Verbaandert 1950eko otsailak 17
2277 Moreau 1950eko otsailak 18
2455 Somville 1950eko urriak 5
2513 Baetslé 1950eko irailak 19
2538 Vanderlinden 1954ko urriak 30
2642 Vésale 1961eko irailak 14
2666 Gramme 1951ko urriak 8
2689 Bruxelles 1935eko otsailak 3
2866 Hardy 1961eko urriak 7
2973 Paola 1951ko urtarrilak 10
3228 Pire 1935eko otsailak 8
3346 Gerla 1951ko irailak 27
3755 Lecointe 1950eko irailak 19
3920 Aubignan 1948ko azaroak 28

Bruselako Unibertsitate Librean ikasi zuen, non Zientzia Fisiko eta Matematiketan doktoretza lortu zuen. Belgikako Errege Behatokian 1928an hasi zen lanean, eta erakunde honetan, non Astrometria eta Zeru Mekanikaren departamenduko zuzendari izan zen, 1967 arte egon zen. Nagusiki astrometria eta argazkigintza astrometrikoa interesatu zitzaizkion.

Noba baten aurkitzailea izan zen, Nova Scuti 1952, baita hiru kometarena ere: 49P/Arend-Rigaux eta 50P/Arend kometak, eta, Georges Rolandekin batera, Arend-Roland kometa. Zenbait izar aldagarri eta 50 asteroide inguru ere aurkitu edo elkarraurkitu zituen, horien artean 1916 Boreas Amor asteroidea eta 1583 Antiloko asteroide troiarra nabarmentzen direlarik. 1652 Hergé, hala Tintinen sortzailea izan zen Hergégatik deitua eta Jules Vernek sortutako Nemo kapitainaren omenez izendatutako 1640 Nemo asteroideen aurkitzailea ere izan zen. 1563 Noël asteroidea bere seme Emanuel Arenden omenez izendatu zuen. Estatubatuar behatokiekin elkarlanean izar bitarrei buruzko ikerketan ere oso bizi lan egin zuen.