Sydney Cove (bertako cadigal jendearen hizkuntzan Warrane, euskaraz Sydneyko badia) Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuan dagoen Port Jackson portu naturalean kokatzen den badia txiki bat da.

Sydney Cove badia 2007an.

1788ko urtarrilaren 26an Arthur Phillip kapitainak kokaleku lehenbiziko europar bizilekua ezartzeko hautatu zuen, baita eta gaur egun hiria den eta antzina espetxe kolonial izan zen Sydneyren sorlekua ere bada.

Gaur egun leku hau guztiz populatua eta eraikinez beteta dago. Bere ezkerraldean itsasadarra zegoen, gaur egun Sydneyko erdigunea eta finantza auzoa dago. Erdialdean berriz, Circular Quay transbordadore edo ferryaren terminala dago. Azkenik, eskuinaldean Sydney Opera House eraikin ospetsua dagoelarik.

Kanpo estekak aldatu

33°51′31″S 151°12′42″E / 33.85861°S 151.21167°E / -33.85861; 151.21167