Swilly aintzira (ingelesez Lough Swilly eta irlanderaz Loch Súilí) Irlandako iparraldeko Donegalgo konderrian dagoen fiordoa da. Swilly ibaia itsasoratzen da bertan.

Swilly aintzira
Lough Swilly (en), Loch Súilí (ga)
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak55°09′14″N 7°32′12″W / 55.1538°N 7.5366°W / 55.1538; -7.5366

Geografia aldatu

Fanad eta Inishowen penintsulen artean kokatzen da. Herri handiena hegoaldeko muturrean du, Letterkenny hain zuzen ere. Beste herriak Rathmullan (Fanaden) eta Buncrana (Inishowenen) dira.

Baditu hainbat uharte polder sistema bidez lorturikoak, denetan handiena Inch uhartea da. XIX mendean egin ziren dikeak urari irabazitako lurretan nekazaritza bultzatzeko.

Fauna aldatu

Basabizitza aipagarria da, hegaztien migrazio bideetan kokaturik baitago. Besteak beste milaka beltxarga oihulari, branta musuzuri eta musubeltz etortzen dira. Uretan ere ugariak dira izurdeak.

Historia aldatu

Hainbat itsasontzi daude urperaturik bertan. Alemaniar torpedo batek SS Laurentic untzia jo zuen eta bertan hondoratu zen urrezko 3.211 lingoterekin. Aurrez, 1811ean enbatak Britainiarren Royal Navyko HMS Saldanha hondoratu zuen eta 253 marinel hil ziren.

Irudia aldatu

Kanpo estekak aldatu