Sween gaztelua
Sween gaztelua, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Suibhne, Eskoziako Argyll eta Bute lurraldean dagoen gaztelu baten hondakinak dira, Sween aintziraren ekialdeko ertzean eta Knapdale herrian, Achnamara udalerritik hegoaldera. Eskoziako harrizko gaztelurik antzinakoena da.
Sween gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Argyll eta Bute |
Koordenatuak | 55°56′52″N 5°39′55″W / 55.9479°N 5.6654°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Historic Environment Scotland (en) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Komisarioa | Suibhne mac Duinnshléibhe (en) |
Ondarea | |
SM90068 | |
Webgune ofiziala | |
XI. mendean Suibhne delakoak eraikiarazi zuen, Hugh Anrahan erregearen semea zena, azken hau Ulstergo erregea eta Irlandako errege nagusiaren anaia. MacSween klanaren gotorlekua izan zen, hortik bere izena.