Swayambhunath (devanagariz स्वयम्भूनाथ स्तुप; nepaleraz: स्वयंभू; batzuetan Swayambu edo Swoyambhu deitua) Katmanduren mendebaldeko mendixka batean eraikita dagoen estupa da. Tximuen tenplua ezizenaz ere ezagutzen da. Boudhanathekin batera Katmanduko tokirik turistikoena da.

Swayambhunath
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Katmanduko ibarra
Kokapena
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalBagmati Province
District of NepalKathmandu District
HiriaKatmandu
Koordenatuak27°42′54″N 85°17′24″E / 27.715°N 85.29°E / 27.715; 85.29
Map
Arkitektura
Azalera32,63 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia121bis-004
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Swayambhunath mendixka baten gainean dago. Estuparen inguruan monasterio budista bat, museoa eta liburutegia eraiki dira. Gora igotzeko eskailera luze bat dago, 365 maila dituena. Inguruan basoa eta zuhaitzen artean tximu ugari, hortik bere ezizena.

Mitologia aldatu

Swayambhu Purana idatzi budistak Katmandu bailararen sorrera azaltzen du. Liburuak dioenez garai batean bailara guztia laku handi batek estaltzen zuen. Behinola bertan loto lore bat sortu zen, eta bailarari Swayambhu izena ipini zitzaion, berez sortua esan nahi du. Mañjuśrī budista jakintsuak ametsetan lorea ikusi zuen eta berau adoratzera abiatu zen. Iristerakoan iruditu zitzaion bailara egokia zela jendea bizitzeko eta arroila bat sortu zuen bertatik urak ihes egin zezan. Gaur egun bertan dago Katmandu eta loto lorea Swayambhunath estupa bihurtu zen.

Historia aldatu

Swayambhunath estupa Vrsadeva erregeak eraiki zuen V. mende hasieran. Lekua budista bada ere, hinduistentzat ere toki sakratua da. Diotenez Asoka enperadoreak III. mendean bisitatu omen zuen antzinagoko tenplu bat, baina haren aztarnarik ez da aurkitu. 1500 urteren ondoren 2010eko maiatzean berriztatu dute, horretarako besteak beste 20 kg urre erabili dituztelarik.

Irudiak aldatu


Kanpo estekak aldatu