Sviatlana Bahinskaia

gimnasta artistikoa sobietarra

Sviatlana Leanidauna Bahinskaia edo Svetlana Leonidovna Boginskaia (bielorrusieraz: Сьвятлана Леанідаўна Багінская; errusieraz: Светлана Леонидовна Богинская) (Minsk, Bielorrusia, 1973ko otsailaren 9a -) bielorrusiar gimnasta ohia da. Gainerako gimnastak baino garaiagoa eta estilizatuagoa zenez "Bielorrusiako beltxarga" ezizena jaso zuen[1].

Sviatlana Bahinskaia

Bizitza
JaiotzaMinsk1973ko otsailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: svetlana-boginskaya Edit the value on Wikidata

Sobietar Batasunarekin (1988) eta Estatu Independenteen Erkidegoarekin (1992) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazitakoa da. Bielorrusiarekin ere hartu zuen parte (1996). Hiru Olinpiar Jokotan parte hartu duen lau emakumezko gimnasten artean dago eta 2005ean Nazioarteko Gimnasiaren Fama Aretoan egoteko izendatua izan zen[2].

Biografia aldatu

Txikitan izotz-patinajearekin hasi bazen ere zortzi urterekin gimnasiari ekin zion. 10 urte zituela Moskuko Krugloya Uzera teknifikazio zentrura joan zen eta 14 urterekin hasi zen Sobietar Batasuneko selekzioarekin nazioarteko txapelketetan parte hartzen.

1987ko Munduko txapelketan brontzezko domina lortu zuen oreka-barran eta berehala bihurtu zen selekzioko partaide onena. 1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen; urrezkoa taldekakoan eta jauzien proban, zilarra lurreko proban eta brontzea bakarkako sailkapenean[1]. Sobietar Batasuneko taldearentzat dezepzioa izan zen ordea eta Lyobov Miromanova entrenatzaileak bere buruaz beste egin zuen hiru egun beranduago.

1990ko Europako txapelketan Svetlana Boginskayak urrezko domina guztiak eskuratu zituen, orain arte horrelako balentria lortu duen gimnasta bakarra da. 1991ko Munduko txapelketan taldekako eta oreka-barrako lehiaketan urrea eskuratu zuen[3] baina sailkapen orokorrean bigarrena izan zen Kim Zmeskal estatubatuarraren atzetik[4].

1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan taldeka urrezko domina eskuratu zuen baina bakarkako sailkapenean bosgarren egin zuen. 19 urte baino ez zituen arren erretiratzea erabaki zuen. 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan Bielorrusiako selekzio sortu berriarekin aritzeko itzuli zen eta Europako txapelketa irabaztear egon zen, baina txapelketa bietan Lilia Podkopayeva ukrainarra izan zen txapelduna.

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Seul 1988   Taldekoa
  Jauziak
  Zoruan
  Bakarkakoa (guztira)
  Bartzelona 1992   Taldekoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Rotterdam 1987   Taldekoa
  Oreka-barra
  Stuttgart 1989   Taldekoa
  Bakarkakoa (guztira)
  Zorua
  Indianapolis 1991   Taldekoa
  Oreka-barra
  Bakarkakoa (guztira)
  Paris 1992   Jauzia
Munduko Kopako Finala
Txapelketa Domina Kategoria
  Brusela 1990   Zoruan
  Bakarkakoa (guztira)
  Jauzia
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Brusela 1989   Bakarkakoa (guztira)
  Jauzia
  Zorua
  Atenas 1990   Bakarkakoa (guztira)
  Jauzia
  Oreka-barra
  Barra asimetrikoak
  Zorua
  Nantes 1992   Oreka-barra
  Birmingham 1996   Bakarkakoa (guztira)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Svetlana BOGINSKAYA» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. «Svetlana Boguinskaia | The International Gymnastics Hall of Fame» www.ighof.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-09-12). «GYMNASTICS; Soviet and U.S. Teams Go 1-2 in World Meet (Published 1991)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-09-15). «GYMNASTICS; Zmeskal Driven to Overall Success (Published 1991)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak aldatu