Svetlana Jevgenievna Savitskaia (errusieraz: Светла́на Евге́ньевна Сави́цкая; Mosku, 1948ko abuztuaren 8a- ), sobietar hegazkin pilotu eta kosmonauta ohia da. Bera espazioan ibili zen lehendabiziko emakume kosmonauta izan zen eta, Valentina Terexkova kosmonautaren ostean, espaziora bidaiatu zuen bigarrena. Misio garrantzitsu asko burutu zituen bere ibilbide espazialean eta azken urteetan politikan jardun du. [1][2]

Svetlana Savitskaia
Ahotsa
Dumako diputatua

1996 -
Bizitza
JaiotzaMosku1948ko abuztuaren 8a (75 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Familia
AitaYevgeny Savitsky
Hezkuntza
HeziketaMoscow Aviation Institute (en) Itzuli 1972)
Kaluga aviation school (en) Itzuli 1971)
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, astronauta, politikaria, militarra, idazlea, esploratzailea, proba-pilotua, unibertsitateko irakaslea eta Dumako diputatua
Lantokia(k)Mosku
Enplegatzailea(k)Estatu-Duma
SESBeko Sobiet Gorena
Moscow Aviation Institute (en) Itzuli  (1993 -
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie de l'air et de l'espace (en) Itzuli
7th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
6th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
5th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
4th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
3rd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
2nd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
8th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Graduamaior
koronel
Astronauta
MisioakSoyuz T-7 (en) Itzuli Soyuz T-12 (en) Itzuli Soyuz T-5 (en) Itzuli
Denbora espazioan28.386 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Federazioko Alderdi Komunista
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Discogs: 3516232 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bizitza aldatu

Bere aita sobietar komandantea izan zen eta horrek bere haurtzaroan eragina izan zuen. Gurasoek jakin gabe 16 urterekin parakaidista bezala hasi zen. 3 errekord mundial lortu zituen estratosferatik eginiko saltoetan baita 15 erreakziozko hegazkinetatik eginikoetan ere.[3]

Ibilbide profesionala aldatu

1972an Moskuko Abiazio Institutuan sartu zen. Ikasketak bukatu eta gero, abiazio monitore gisa lan egin zuen. Hegazkin pilotua izateko ikasketa bereziak egin ondoren, 1976an SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) frogatarako pilotu titulua lortu zuen, 20 hegazkin mota ezberdin gidatzeko gai zelarik. 1980n berriki sortua zen emakumez osaturiko kosmonauta talde batean sartu zen, bertan Soiuz motako ontzietan bidaiatzeko prestakuntza jaso zuelarik. [3]

Ibilbidea espazioan aldatu

1982an, Valentina Terexkova kosmonautaren bidaiatik 19 urtera, Soiuz T-7 espazio ontzian 19 eguneko bidaia egin zuen.

1984ko uztailaren 25ean espazioan ibiltzen aritu zen lehendabiziko emakume bihurtu zen. Ia lau orduz aritu zen Saliut-7 estaziotik kanpo, egituraren konponketa-lanetan era arrakastatsuan.[4] Gainera, bere lana egiterakoan iza zuen eskarmentuaren ondorioz, berrikuntza garrantzitsuak egin ahal izan ziren hurrengo emakume kosmonauten janzkera hobetzeko.[5]

Une hartan bera bihurtu zen espaziora 2 aldiz bidaiatu zuen lehen emakumea.[6]

Aitzindaria izan zen eremu profesional honetan, bai teknikoki eta fisikoki zeuden arriskuei aurre eginez. Baina baita ere gainditu behar izan zuen bestelako oztoporik: matxismoa bere kideen aldetik zein hedabideen aldetik. Hori agertzen dute, adibidez, lehen espedizioan bere kideek bera agurtzeko erabili zituzten hitzek: "Amantala dugu zuretzat, Sveta".[7] Bigarren espedizioan berriz, kazetariek haren gorputzaz ere idatzi zuten. Izan ere, garai hartan oso zabalduta zegoen grabitate-eza emakumeen gorputzerako kaltegarria izango zelako ustea.[3][4]

1993an kosmonauten taldea utzi zuen erretiroa hartuz.[8]

Ibilbide politikoa aldatu

Bere karrera espaziala bukatzen ari zela, politikan hasi zen. Ingeniari zibil izanik, Energia NPOn, 1987an energia-diputatu izendatu zuten. 1989tik 1991 arte diputatu gisa ibili zen sobietar Parlamentuan, Errusiar Federakundeko Alderdi Komunista ordezkatu zuen eta Estatuko Dumako kide hautatu zuten. Defentsa Batzordeko kide da.[3][8]

Errekonozimendu eta sariak aldatu

Savitskaiak sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, batez ere bigarren misioaren ondoren:[3][2]

  • Bi aldiz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Heroia.
  • Bi aldiz Lenin Ordena
  • Ohorezko Insigniaren Ordena.
  • FAIren (Nazioarteko Federazio Aeronautikoa) urrezko domina eta 18 diploma.
  • SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna)16 kirol domina.
  • Domina berezia espazio irekian egotearen marka gainditzeagatik.
  • 2 asteroidek bere omeneko izena dute: 4118 Sveta eta 4003 Savitskaya.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Murcia, La Opinión de. «Las pioneras en el espacio» www.laopiniondemurcia.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  2. a b (Ingelesez) Harnett, Sharon. (2013-03-12). «Svetlana Savitskaya – Test Pilot and Cosmonaut!» Australian Science (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Svetlana Savitskaya (1948), una cosmonauta que paseó por el espacio | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2019-07-04 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  4. a b Galarraga, Ana. «Hilekoa: zeruan bezala lurrean ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  5. (Ingelesez) [|NTRS, NASA]. (1992). (pdf) The influence of culture on space developments. , 15 or..
  6. (Gaztelaniaz) «La NASA no da la talla» El Diario Vasco 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Por qué hay tan pocas astronautas: "Tienes que demostrar el doble que ellos"» ELMUNDO 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Svetlana Savitskaya | Cimac Noticias» www.cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svetlana Savitskaia