Svetlana Gannuxkina

giza eskubideen aldeko ekintzailea

Svetlana Alekseievna Gannuxkina (Mosku, Errusia, 1942ko martxoaren 6a) errusiar matematikari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. 2010ean Bakearen Nobel Saria irabazteko hautagaia izan zen.

Svetlana Gannuxkina

Bizitza
JaiotzaMosku1942ko martxoaren 6a (82 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Moskuko Estatu Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPresidential Council for Civil Society and Human Rights (en) Itzuli
Memorial (en) Itzuli

Gannuxkinak hainbat urtez egin zuen lan Moskuko Unibertsitatean. 1990ean Hiritar Laguntza (Grazhdanskoe Sodeistvie) izeneko gobernuz kanpoko erakundearen sorreran parte hartu zuen. GKE honek etorkinen eta iheslarien giza eskubideen alde egiten du errusiar gizartean. 2015etik Errusiako Gobernuak delako erakundea kanpoko agentetzat hartzen du.

2006an Homo Homini Saria irabazi zuen giza eskubideen alde egindako ekintzaile-lanagatik.