Sverre Lunde Pedersen

izotz gaineko abiadura-patinatzailea norvegiarra

Sverre Lunde Pedersen (Bergen, Norvegia, 1992ko uztailaren 17a) Norvegiako atleta da, izotz gainean abiadura-patinajean lehiatzen dena[1].

Sverre Lunde Pedersen

Bizitza
JaiotzaBergen1992ko uztailaren 17a (31 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
AitaJarle Pedersen
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua73 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm9877550 Olympic.org: sverre-lunde-pedersen Edit the value on Wikidata

Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte hiru domina lortuz; bi Pyeongchang-en 2018an lortu zituen, urrea taldekako jazarpenean Håvard Bøkko, Simen Spieler Nilsen eta Sindre Henriksenekin batera, eta brontzea, 5.000 metrotan; gainera, urrezko bat lortu zuen Beijing 2022an taldekako jazarpenean Hallgeir Engebråten eta Peder Kongshaug-ekin, eta 5. postua, Sotxi 2014an taldekako jazarpenean[1].

2015 eta 2020 urteen artean, Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, bost domina irabazi zituen, eta, 2016 eta 2019 urteen artean, Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, sei domina[1].

Horrez gain, brontzezko bi domina irabazi zituen Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2019 eta 2021 urteetan, eta bi domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2020 eta 2022 urteetan[1]

Nazioarteko lorpenak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Jazarpena taldeka
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   5.000m
2022 Pekin (  Txina)   Jazarpena taldeka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Calgary (  Kanada)   Sailkapen orokorra
2016 Berlin (  Alemania)   Sailkapen orokorra
2018 Ámsterdam (  Herbehereak)   Sailkapen orokorra
2019 Calgary (  Kanada)   Sailkapen orokorra
2020 Hamar (  Norvegia)   Sailkapen orokorra
Banakako Distantziako Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Kolomna (  Errusia)   Jazarpena taldeka
2016 Kolomna (  Errusia)   5.000m
2017 Gangneung (  Hego Korea)   Jazarpena taldeka
2019 Inzell (  Alemania)   5.000m
2019 Inzell (  Alemania)   1.500m
2019 Inzell (  Alemania)   Jazarpena taldeka
Campeonato Europeo
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Collalbo (  Italia)   Sailkapen orokorra
2021 Heerenveen(  Herbehereak)   Sailkapen orokorra
Campeonato Europeo en Distancia Individual
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Heerenveen(  Herbehereak)   Jazarpena taldeka
2022 Heerenveen(  Herbehereak)   Jazarpena taldeka

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Sverre Lunde Pedersen». Base de datos de la ISU (Ingelesez).