Suvada Selimović

borniar ekintzaile bakezalea

Suvada Selimović (Vitinica, Bosnia-Herzegovina1965) Bosniako ekintzaile bakezalea da, emakumeen arte elkar-laguntza sustatzearen alde [1] eta Bosniako Gerran egin ziren hilketen arduradunak epaituak izan daitezen lan egiten duena.[2] 2022. urtean BBCko 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuten.[1][3]

Suvada Selimović
Bizitza
JaiotzaVitinica, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
Jarduerak
Jarduerakbakearen aldeko aktibista
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Bere jaioterriko merkataritza eskolan ikasi zuen, Vitinican, hain zuzen ere.[2] Hamar urte eman zituen senarrarekin bizitzen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen, Zvorniken herrian. 1992ko ekainaren 1ean, serbiarrek beren senarra eraman zuten herriko beste 700 bosniarrekin batera, gerora hil egingo zituztenak. Bosniako gerraren lehen zantzuak ziren, 1995 arte luzatuko zirenak. Eslovenian babestu zen, Daytoneko Akordioak 1995ean bere herrira itzultzeko aukera eman zion arte. Erbestetik itzultzean, emakumeak izan ziren etxeak berreraiki behar izan zituztenak.[4]

Ekintzaile aldatu

2003. urtean, programa bat jarri zuen martxan, emakumeei laguntza psikologikoa emateko: haur txikiekin bakarrik bizi behar baitzuten, bereizkeria, lapurretak eta isekak jasoz. Erasotzaileak, batez ere Sarajevokoak ziren, beren etxe zaharretan bizi ziren pertsonak hain zuzen ere. Horregatik, hainbat urteko prozesuari ekin behar izan zioten etxebizitzak berreskuratzeko.[4] Selimovic-ek Anima erakundea sortu eta gidatu zuen, emakumeen bakearen eta boterearen alde lan egiteko, baina, batez ere, emakumeen arteko laguntza sustatzeko.[4]

2008 urtean bere senarraren gorpuzkiak aurkitu zituzten Crni vrh-eko hobi komunean, eta gero Gornja Kalesija lurperatu zuten. Selimovic-ek gerrako hilketak salatzeko Sarajevoko Emakumeen Auzitegian deklaratu zuen.[2][1] Krimenak salatzeko eta errudunak justiziaren aurrean eramateko, hainbat salaketetan parte hartu du, 2021eko Mujeres de negro filmean bezala.[5]

Aintzatespenak aldatu

  • 2022. urtean BBCko 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuten.[1][3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu