Susana Carro

Asturiar filosofoa, irakaslea eta ikertzailea

Susana Carro Fernández (Mieres, Asturias, 1971) filosofoa, irakasle eta ikertzailea da.

Susana Carro
Bizitza
JaiotzaMieres, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, irakaslea eta ikertzailea

Ibilbidea aldatu

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean, eta Zientzia, Teknologia eta Gizartean espezialista da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) Zientzia Politiko eta Soziologia Fakultatean. Filosofian doktoratu zen Del arte feminista al arte femenino izeneko tesiarekin, eta gero Mujeres de ojos rojos: De arte feminista al arte femeninoa izeneko liburua bihurtu zuen.[1][2][3][4]

2010ean argitaratutako saiakera honetan, Carrok azaltzen du nola XX. mendean zehar emakumeen ahotsek, hala nola; Mary Wollstonecraft, Simone de Beauvoir, Betty Friedan, Kate Millett, Shulamith Firestone, Hélène Cixous edo Luce Irigaray idazleek eta aktibistek, hiritartasuna eskatu zuten emakumeentzat.[5][6]Eta haien diskurtsoak eremu etikoak gainditu eta estetikara zabaldu ziren. Arte feminista eta femeninoa Judy Chicago, Martha Rosler eta Ana Mendieta bezalako irudi nabarmenekin sortu ziren.[1]

Sergio Givone filosofo italiarraren (Florentziako Unibertsitateko Estetika katedraduna) ikasle zela, Carrok irakasle agregatu gisa lan egin zuen Oviedoko Gizarte Hezkuntzako Unibertsitate Eskolan, eta filosofia-eskolak eman zituen Gijongo Rosario Acuña institutuan. Gainera, 1998az geroztik, berdintasunerako hezkuntzari buruzko Unibertsitate Hedapeneko ikastaroetako irakasle izan da, eta Valparaísoko Unibertsitateko (Txile) irakasleen prestakuntza-programan parte hartu du.[7]

Paraísoren sortzaileetako bat da. 1990eko hamarkadan, sormen asturiarraren zati bat bildu zuen arte alternatiboko gune horrek. No sólo hemos aprendido bideoinstalazioaren egilekidea da, Gijongo Institutu Zaharreko Kultura Zentroan egon zen ikusgai 2002an .[7]

Carrok amatasunaren eraikuntza sinboliko eta juridikoa ikertzen du.'[8]Gainera, OffMother talde artistikoa koordinatzen du eta maitasun erromantikoaren ideia lantzen du.[9][10] Aldizkari espezializatuetan kolaboratzen du Carrok bere artikuluekin, eta Salud sexual y reproductiva y opciones de maternidad.(Sexu- eta ugalketa-osasuna eta amatasun-aukerak) bolumenaren argitalpena koordinatu zuen 2014. urtean.[8] 2018ko Cuando éramos diosas (Jainkosak ginenean) lanean emakumeek epika propioa sortzeko duten beharra aldarrikatzen du.[3]

Lanak aldatu

  • 2001 – Educación para la igualdad de oportunidades. FMB.
  • 2002 – Tras las huellas de "El segundo sexo" en el pensamiento feminista contemporáneo. KRK Ediciones. ISBN 9788496119024.
  • 2010 – Mujeres de ojos rojos: Del arte feminista al arte femenino. Ediciones Trea. ISBN 9788497043878.
  • 2015 – Más de un metro cuadrado de cielo propio. Mujeres en el panorama musical asturiano. Trabe. ISBN 978-84-8053-781-0.
  • 2018 – Cuando éramos diosas. Estéticas de la resistencia de género. Ediciones Trea. ISBN 9788417140700.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu