Surat (gujarateraz: સુરત; hindiz: सुरतै) Indiako mendebaldeko hiria, Gujarateko estatuan, Tapti ibaiaren ertzean. 4.505.000 biztanle (2005). Oihal-, kimika- eta elikagai-industria eta bitxigintza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Elezahar baten arabera, Gopi izeneko brahman batek sortu zuen 1516an, Surajpur edo Suryapur izenarekin; 1520an jarri zioten gaur egun duen izena. XVI. eta XVII. mendeetan mongolen inperioko portu nagusia izan zen.