Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da

Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz (japonieraz: 超戦士撃破!!勝つのはオレだ Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 14. filma da, Dragoi Bola Z-ko 11. 1994ko Ekainaren 28ean estreinatu zen. Filme hau Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik-ren jarraipena da. Film hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El combate definitivo izenburua hartu zuen.

Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da
Jatorria
Argitaratze-data1994
IzenburuaドラゴンボールZ 超戦士撃破!!勝つのはオレだ
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa
Iraupena47 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Yoshihiro Ueda (en) Itzuli
[[Kategoria:Yoshihiro Ueda (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Argumentu nagusiaklonazioa

IMDB: tt0142234 Filmaffinity: 866265 Allocine: 171587 Netlix: 70038639Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zibor 18k Arte Martzialen 25. Txapelketa-ren dirua Satan Jauna-ri kobratzen ari zion bitartean, azken honek Menmen-en bisita jaso zuen, Jager Butta-ren bizkartzaina. Jager Butta Satan jaunaren aintzinako arerioa zen eta Korie doktoreak sorturiko bio-gerlari-en aurka lehiatzeko desafioa helarazten dio. Satan jaunari ongi deritzo, baina berarekin dagoen #18-k ez dio bakarrik joaten utzi nahi, ihes egin eta berarekin dituen zorrak ordainduko ez dituelakoan, beraz berakin doa, jakin barik Goten eta Trunks ere ezkutaturik datozela.

Handik gutxira Jager Butta-ren gazteluan, bere aspaldiko arerioak bio-gerlari batzuk bidaltzen ditu haren kontra, baina errazki menperatuak dira Satan jaunaren ustezko ikasleengandik: #18 eta bi umeak. Hau ikusirik eta amore emateko inongo asmorik gabe, Korie doktorearen sorkuntza handiena bidaltzen du: Bio-Broly, aurreko istorioko Chamán de Natade-ko xamanak aurkitutako Broly-ren odolarekin sortutako bio-gerlaria. Baina aktibatua izan bezain laster Bio-Broly-k bere onetik aterata kontrola galtzen du eta bio-gerlariak sortzeko erabiltzen zen gai kimikoa askatzen da. Gai kimikoa materia organiko guztia xurgatzen du, pozoitsua izatetik aparte.

Sustantzia kimikoa edonondik dariola, #18, Goten eta Trunks Bio-Broly-ren aurka borrokatzen dira, azken honen indarra besteena baino askoz handiagoa izanik, bitartean Satan jauna itsasora korrika dijoa, orduan Goten ondorio garrantzitsu batez ohartzen da: Gai kimikoa urarekin kontaktuan sartuz gero, guztiz gogortzen da, bere arriskua galduz. Jende guztia leku seguru batean jarri ostean, Goten, Krilin eta Trunks-ek Kame Hame Ha bateratua igortzen dute itsasoaren aurka, ondorioz ura nonnahi barreiatu eta gai kimikoak eraldaturiko objektu guztiak bere aurreko egoerara itzultzen dira. Bat-batean Broly erraldoi baten ateratzen da itsasotik, gure lagunak isutuz, baina segituan hondar bihurtu eta Goten eta Trunks-engandik guztiz suntsitua da. Bitartean Satan jaunak itsasotik ateratzeko eskaera egiten dio #18-ri, baina honek diru gehiago eskatzen dio dagoeneko zor zionaren gain.

Pertsonaiak aldatu

Filmaren pertsonai esklusiboak aldatu

Jager Butta aldatu

Jager Butta (jatorrizko japonieraz ジャガー・バッタ Jagā Batta) Satan Jaunaren aitzinako arerioa zen, 6. kurtsoan zeudenean menperatutakoa, hortik aurrera arte martzialak utzi zituen. Bere aitaren baroi noblezia-titulua jaso zuen, bere gazteluaz gain, bere aberastasun guztia Satani ospea kentzeko erabili zuen, horretatako Korie doktorea eta Nain kontratatu zituen bio-gerlariak sortu zitzaten. Bere izena Jagai Butter patata gurinarekin esan nahi du.

Menmen aldatu

Menmen (jatorrizko japonieraz メンメン) Jager Butta-ren bizkartzaina da.

Korie doktorea aldatu

Korie doktorea (jatorrizko japonieraz コリー博士 Korī hakase) bio-gerlarien sortzailea izan zen.

Nain aldatu

Nain (jatorrizko japonieraz ナイン) Korie doktorearen laguntzailea.

Bio-gerlariak aldatu

Bio-gerlariak (jatorrizko japonieraz バイオ戦士|Bio senshi) Kori doktoreak sortutako giza itxurako gerlari batzuk dira.

Musika aldatu

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Dragon Power ∞" (jatorrizko japonieraz ドラゴンパワー∞ Doragon Pawa Mugendai) Hironobu Kageyamal konposaturikoa

Kanpo estekak aldatu