Sumba Indonesiako uharte bat da, herrialde honetako Nusa Tenggara Ekialdea probintzian dagoena. 11.153 kilometro karratutako hedadura eta 350.000 eta 425.000 biztanle arteko biztanleria du.

Nusa Tenggara Ekialdea probintziako uharteak

Uharteko hiririk garrantzitsuena, Waingapu da, 10.700 biztanle inguruko biztanleriarekin, aireportutik gertu dagoena. Uhartetarrak, malasiar eta melanesiar jatorrikoak dira, askok, Malapu edo Malafu erlijio tradizionala praktikatzen duten arren. Beste batzuk, berriz, kristauak dira (kalvinista edo katolikoak), eta, beste batzuk, sunitar adarreko musulmanak.

Sonda uharteak eratzen dituzten gainontzeko uharteak bezala, Sumba, Wallacen Lerroa deritzonean dago, bere biodibertsitate aberatsagatik interes zientifiko handia duena, Asiako hegoekialdea eta Ozeaniaren artean aurkitzen diren uharteak baitira.

Antzina Zuraren Uhartea bezala ezagutua, Sumba, mundu osoan, bere zaldi txikiengatik eta ikat bikoitzeko oihal bikainagatik ezaguna da. Uhartearen mendebaldeak (Waikabubak hiriburua), harri handietan (megalitoetan) hilobiak ditu, baita lastozko teilatu dun txabolak ere. Gaur egun, oraindik, hilobi megalitikoak eraikitzen jarraitzen da, pertsona aberats batzuentzako. Denbora batera hildakoa izango dena (oraindik pertsona bizi denean eraikitzen dira), harria, harrobitik bere herrixkaraino garraioa antolatzen du. Astean behin, inguruko herrixka edo kampong guztietako dozenaka pertsona biltzen dira, eta harria, arrabolen gainean arrastatzen dihoaz. Langintza hau, espeziean ordaintzen da (nagusiak zenbait animalia hiltzen ditu eta bazkari kolektibo handi bat prestatzen du). Hiletek, hemen, zerri, bufalo, zaldi eta zakur ugariren sakrifizioak barne hartzen dituzte. Beste zeremonia batzuk, Pajura edo Pasola da, arerioa zauritzea xede duten lantzekin aurrez aurre jarritako zaldizkoen borroka tradizionala, baita ilargiko urte berriaren jaialdia ere urria eta azaroan, lasterketa eta dantza erritualekin.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.