Artikulu hau opilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suitzar (argipena)».

Suitzar opila (edo sinpleki suitzarra) Espainian eta Euskal Herrian ezaguna den opil goxoa da.

Suitzar opil
azkenburu eta opil gozo
Historia
JatorriaEspainia

Jatorria aldatu

Madrilgo Café Suizo izeneko kafetegiak 19. mendearen erdialdean ospetsu bihurtu zuela esaten da,[1] baina izatez, kafetegi haren jabeak, Bernardo (Pedro) Fanconi eta Francesco (Francisco) Matossi suitzarrak, Bilbon zeuden ezarrita 19. mende hasieratik, eta beren gozogintza / kafetegi negozioa zenbait hiritan zabaldu izan zuten beraiek edo beren ondorengoek: Bilbon, Iruñean, Zaragoza eta beste hiri batzuetan ere ireki ziren 19. mendean Café Suizo izenekoak.[2] [3] Opilak Madrilgoak bakarrik direla esatea murriztailea litzateke, hortaz. Opilaren ondorengo produktu bat, berriz, gurin-opila, guztiz bilbotartzat jotzen da,[4] eta submarino izenekoa, berriz Donostialdean da ezaguna.[5]

Enrique Jardiel Poncela idazle espainiarrak Exceso de equipaje liburuan dio Suitzan zerbitzari bati eskatu ziola opil suitzar bat, eta hark erantzun zion ez zegoela. Forma deskribatzean, zerbitzariak esan zion «antzekoena opil espainiar bat da», eta suitzar bat zerbitzatu zioten.[6]

Prestakuntza eta forma aldatu

Brioxa-opil soil batez egindako opila da. Kanpoko ezaugarri gisa, forma ohikoenean, gainazalean arraildura bat du, eta horren gainean azukre hautsa edo kristalizatua jartzen da. Azukrea labetik ateratzean gehitzen zaio opilari, oso itsatsia geratzen zaio azalari eta horrek itxura kurruskaria ematen dio. Suitzarren mamia samurra izan ohi da egin berria denean, baina denbora igaro ahala lehortzen joaten da. Bi edo hiru egun iraun dezake erakuslekuan badago. Gosariari edo hamaiketakoari laguntzen dio kafesnearekin edo esnearekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Río, Angel del. (2003). Los viejos cafés de Madrid. Ed. La Librería ISBN 978-84-95889-46-1. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  2. Estornes, Blog De Cesar. (2011-11-01). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: EL CAFÉ SUIZO DE BILBAO,Matossi y Fanconi» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  3. (Gaztelaniaz) Navarra.com. (2022-02-27). «El Café Suizo de Pamplona: así influyó Napoleón en el origen del establecimiento» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Conoce los mejores bollos de mantequilla de Bilbao» La Vanguardia 2020-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  5. (Gaztelaniaz) eneko.dev. «Submarino» Casa Otaegui (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  6. (Gaztelaniaz) EL HORNO DE CARMELA. 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Kanpo estekak aldatu