Suitzako Biltzar Federala

Suitzako Biltzar Federala edo Legebiltzarra (alemanez Bundesversammlung, frantsesez Assamblée fédérale, italieraz Assemblea federale, erromantxeraz Assamblea federala) Suitzako botere legegilea eta autoritate gorena da.

Biltzarra garrantzi bereko bi ganberez osatua dago:

  • Suitzako Kontseilu Nazionala, ganbera baxua dena. Herria ordezkatzen du (200 diputatu, proportzionalki banatuak kantoi bakoitzaren biztanleriaren arabera).
  • Estatuen Kontseilua, ganbera garaia dena. Kantoiak ordezkatzen ditu (46 diputatu, 2 kantoi bakoitzeko eta 1 kantoi erdi bakoitzeko biztanleria kontutan hartu gabe).

Denbora gehienean bi kontseiluak modu bananduan elkartzen dira, erabaki orok bi ganberen adostasuna behar duen arren. Erabakiren batzuetarako, Suitzako Kontseilu Federala, Konfederakuntzako Kantzilerra, Suitzako Auzitegi Federaleko epaileak edo armadako generala gerra edo krisi larri kasuan aukeratzeko esate baterako, bi ganberak aldi berean elkartzen dira. Orokorrean, bi ganberak urtean lau aldiz elkartzen dira.

Argazkiak aldatu

Kanpo estekak aldatu