Sugar Ray Leonard

boxeolari estatubatuarra

Sugar Ray Leonard (Wilmington, Ipar Carolina, AEB, 1956ko maiatzaren 17a) estatubatuar boxeolaria da.

Sugar Ray Leonard

Bizitza
JaiotzaWilmington (Ipar Carolina)1956ko maiatzaren 17a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaParkdale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta aktorea
Lateralitateaorthodox stance (en) Itzuli
Altuera70,5 hazbete

sugarrayleonard.com
IMDB: nm0005145 TV.com: people/sugar-ray-leonard
Facebook: SugarRayLeonard6 Twitter: SUGARRAYLEONARD Instagram: sugarrayleonard Discogs: 4573470 Olympic.org: ray-charles-leonard Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sugar Ray Robinson ospetsuaren ohorez hartu zuen Sugar goitizena. Urrezko domina erdietsi zuen welter pisuan 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan. Diru-premiak boxeolari profesional egitera behartu zuen 1977an, eta WBC Munduko Boxeo Kontseiluaren Welter Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1979an, Puerto Ricoko Wilfred Benítez mendean hartuz.

1980an, Roberto Durán panamarrak kendu zion txapela, baina urte berean berreskuratu zuen ordaineko borrokaldian. 1981ean, WBA Munduko Boxeo Elkartearen welter eta superarin pisuetako munduko txapelketak bereganatu zituen. 1982an, erretina askatuta, utzi egin zuen boxeoa, baina 1984an berriro itzuli, eta Erdi Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1987an, Marvin Haglerren aurka. 1988an, WBCren Supererdi eta Superastun Pisuetako Munduko Txapelketak bereganatu zituen; hala, bost mailatako txapelketak irabazten zituen lehen boxeolaria bilakatu zen.

1997an, munduko txapelketarako borrokaldia galdu, eta erretiratu egin zen. Profesionaletan egin zituen borrokaldietan, 36 garaipen lortu zituen, eta 3 bakarrik galdu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sugar Ray Leonard