Subaru (japonieraz: スバル?) , Japoniako automobil-ekoizlea.

Subaru
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli eta dibisioa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Enplegatuak16.961 (2022ko martxoaren 31)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaSubaru Corporation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1953ko uztailaren 15a
Sortzailea
AurrekoakNakajima (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: SUBARU.jp Twitter: subaru_russia Instagram: subarudeutschland Youtube: UCw0N2zPZlYsrUcVIJkI6mBA Edit the value on Wikidata

1956an sortu zen enpresa, Fuji Heavy Industries taldeko kide da, eta Subaru Impreza modelo enblematikoagatik da ezaguna Mendebaldean.

Taurus konstelazioko izar-multzo baten japonierazko izena da Subaru, eta elkartuta esan nahi du. Horren erakusgarri da, hain zuzen ere, 6 izarrez osatutako Subaruren logotipoa.

1953an sortu zen enpresa. Munduko automobil-ekoizleen sailkapenean, 19. postura igo zen 2004an, 601.505 ibilgailu ekoitzi baitzituen.

1966an, Japonian masiboki fabrikatu zuten aurreko trakziodun lehen automobila (1000 modeloa) merkaturatu zuten. 1972an aurkeztutako SW 4WD kamioneta ere nabarmentzeko moduko gertaera izan zen: lau gurpiletako trakzioa zuen munduko lehen automobila izan baitzen.

Subaru aitzindaria da turismoetan erabateko trakzioa erabiltzen. Subaruren modelo guztiek dute sistema hori.

Modelo apartekoena Legacy da; 2010ean aurkeztu zuten modelo horren bosgarren belaunaldia, Outback-ekin batera. Bi auto horiek motor ahaltsuak eta osagarri ugari dituzte, eta erdiluxuzko automobilen segmentuan sailkatuta daude.

Lau gama egiten ditu Subaruk Japoniatik kanpo esportatzeko: Impreza (C segmentuko turismoa), Legacy (D segmentuko turismoa), Outback (kiroletako auto utilitarioa) eta Forester (kiroletako auto utilitario konpaktua). Azken nobedadea B9 Tribeca 4 x 4 ibilgailua izan da, gamako modelorik handiena.

Kanpo estekak aldatu