Stracciatella (izozkia)

Artikulu hau izozki zaporeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Stracciatella (argipena)».

Stracciatella Italian jatorria duen izozki mota da. Esnea da bere oinarria eta bertan banilla eta txokolate txirbil irregularrak nahasten dira. Italiako izozki zaporerik ezagunenetako bat da[1].

Stracciatella (izozkia)
Izozki
MaterialakIzozkia
txokolatea
Historia
JatorriaItalia
Sorrera-data1962

Stracciatella zopan inspiratu ziren izozki hau sortzeko, Bergamoko La Marianna jatetxean 1961an[2]. Izena izozki barruan txokolate xirrixta nahastuek hartzen duten itxutatik dator: straccia-k dira trapu piltzar txikituak, eta horren txikigarria da stracciatella.

Izozkietako zapore izatetik, jogurtetara ere igaro da produktua[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Top Five Italian Gelato Flavours Guide: Le Creme» ITALY Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  2. «La Marianna - La Stracciatella» www.lamarianna.it (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. (Ingelesez) «Stracciatella Yogurt Bowl» Something Swanky 2014-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).

Kanpo estekak aldatu