Stora Värtan (Suedia) Stockholmeko barne-uhartediko badia bat da Itsaso Baltikoaren baitan.

Stora Värtan
Motafjard (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak59°25′N 18°08′E / 59.42°N 18.13°E / 59.42; 18.13
Honen parte daStockholmgo uhartedia
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaTäby udalerria

Geografia aldatu

Djursholm barrutiaren, Danderyd, Lidingö, Vaxholm, Österåker eta Täby udalerrien eta Bogesundslandet penintsularen artean dago.

 
Djursholmeko Stora Värtan, ipar-ekialdeko ikuspegia, 2014ko urtarrila.

Badiak hiru kilometro inguruko zabalera du ekialde-mendebalde norabidean eta sei kilometro inguru ipar-hego norabidean. Hego-mendebaldean Lilla Värtan badiarekin bat egiten du; ipar-ekialdean, berriz, Kyrkfjärden badiarekin; eta hego-ekialdean Askrikefjärden badiarekin.

Badira badiaren inguruan badia txikiago asko. Baita uharteak ere, besteak beste Tornön, Bastuholmen, Lilla Skraggen, Stora Skraggen, (bertan ontziola bat delarik) eta Storholmen, non Stora Vartan eta Askrikefjärden badiek bat egiten duten.

Djursholm eta Täbyko hondartzak neurri handi batean eraikita daude, ekialdeko hondartzak ez bezala. Mendebaldean hainbat kirol-portu daude, Viggbyholm's boat club bezala. Näsbypark -en aire zabaleko igerileku bat dago.

Badian Roslagen aireko flotilla egon zen (F 2), Hägernäs-en, 1926 eta 1974 artean. Gaur egun antzinako eremu militarrean itsas ertzeko bizitegi-gune moderno bat dago.

Stora Värtan ipar-ekialdean, Alholmsudd-tik gertu eta Hägernäsko hondartza-eremu berriaren parean, HMS Aspö mina-dragatzailearen nabigazio-hondakinak daude.

Uraren kudeaketa aldatu

Stora Värtan Uraren Esparru Zuzentarauaren barruan kudeatzen da egoera ekologiko eta kimikoari dagokionez. Horrek esan nahi du eremua itsasertzeko ur-masa deritzon gisa definitzen dela, 6 urteko zikloan kudeatzen eta sailkatzen dena. Planeko bigarren kudeaketa-zikloa 2016an amaitu zen eta kostaldeko ur-masak egoera ekologiko moderatua duela erakutsi zuen, lehen zikloaren aldean hobekuntza erdietsiz.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu