Gordon Matthew Thomas Sumner, ezagunagoa Sting ezizenaz (euskaraz "ezten"), (Wallsend, Newcastle hiritik hurbil, Ingalaterra, 1951ko urriaren 2a -) britainiar musikaria da. Lehenbizi baxu-jotzaile gisa eta gerora The Police taldeko ahotsa izan zen.

Sting

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGordon Matthew Thomas Sumner
JaiotzaWallsend (en) Itzuli1951ko urriaren 2a (72 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaErnest Matthew Sumner
AmaAudrey Cowell
Ezkontidea(k)Frances Tomelty (en) Itzuli  (1976ko maiatzaren 1a -  1984)
Trudie Styler (en) Itzuli  (1992 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWarwickeko Unibertsitatea
St. Cuthbert's High School (en) Itzuli
Northumbria University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, egile abeslaria, baxu-jotzailea, gitarra-jotzailea, musikagilea, lauta-jotzailea, zinema aktorea, musikaria, disko-ekoizlea eta abeslaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe Police
Izengoitia(k)Sting
Genero artistikoarock
new wave musika
pop musika
reggaea
jazza
New Age musika
blue-eyed soul (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
Mandolina
kontrabaxua
baxua
giltzadia
ahotsa
aho-soinua
bass (en) Itzuli
gitarra akustikoa
DiskoetxeaA&M Records (en) Itzuli
Deutsche Grammophon (en) Itzuli
Universal Music Group

sting.com
IMDB: nm0001776 Allocine: 36033 Rottentomatoes: celebrity/sting Allmovie: p112828 Metacritic: person/sting TV.com: people/sting IBDB: 61158
Facebook: sting Twitter: OfficialSting Instagram: theofficialsting MySpace: theofficialsting Youtube: UCwERP8ZAI10RtZIAPsZQDDw TED: sting Souncloud: sting Spotify: 0Ty63ceoRnnJKVEYP0VQpk iTunes: 94804 Last fm: Sting Musicbrainz: 7944ed53-2a58-4035-9b93-140a71e41c34 Songkick: 165478 Discogs: 13961 Allmusic: mn0000522377 Deezer: 368 Edit the value on Wikidata

The Police taldeko kide eta abeslari gisa Stingek 100 milioi bilduma baino gehiago saldu ditu, bere lanarengatik hamasei Grammy Sari irabazi ditu, 1981ean Rock Instrumentalako Abeslari onenaren saria bereganatu zuelarik, gainera Abesti Onenaren Oscar Sarirako izendatua ere egona da.

Biografia aldatu

Jazz musikarako zaletasuna izan zuen gaztetandik, eta ikasketak amaituta, zenbait eskola katolikotan irakasle gisa lan egiteaz gainera, baxua jotzen zuen, gauez, hiriko jazz taldeetan.

1973an bere taldea sortu zuen, Last Exit, eta Londresa joan zen, lan egitera. Virgin disko etxeak musika idazteko kontratatu zuen.

1977an The Police taldea sortu zuen. Hasieratik bertatik izugarrizko arrakasta izan zuen taldeak, bai jendearen aurrean bai kritikarien artean. Sting taldearen arima bihurtu zen, berak idazten baitzuen musika, kantatzeaz eta jotzeaz gainera.

Taldearen lanik aipagarrienak hauek izan ziren: Outlandos d'amour (1978); Zenyatta mondatta (1980); Ghost in the machine (1981); Synchronicity (1983). Azkeneko urte horretan, bizialdi labur baten ondoren, eta arrakastaren gailurrean zirela, taldea desegin egin zen.

1986an berriro elkartu zen Amnesty International erakundearen aldeko jira batean parte hartzeko. Geroztik, bakarka aritu zen Sting, arrakasta handiz.

Bakarka argitaratu ditu The dream of the blue turtles (1985, Dortoka urdinen ametsa), Bring on the night (1986), Nothing like the sun (1987, Ezer ez eguzkia bezalakorik) eta The soul cages (2000, Arima kaiolak). Bestalde, zinemaren munduan, zenbait filmetan parte hartu du antzezle gisa: Quadrophenia (1978); Radio on (1979); Brismstone Treacle (1982); Dune (1984); The bride (1985); Julia, Julia.

Zenbait filmetarako musika ere idatzi du.

Bakarkako disken zerrenda aldatu

  • The Dream of the Blue Turtles (1985)
  • ...Nothing Like the Sun (1987)
  • The Soul Cages (1991)
  • Ten Summoner's Tales (1993)
  • Mercury Falling (1996)
  • Brand New Day (1999)
  • Sacred Love (2003)
  • Songs from the Labyrinth (2006)
  • If on a Winter's Night... (2009)
  • Symphonicities (2010)
  • The Last Ship (2013)
  • 57th & 9th (2016)
  • 44/876 (2018)
  • My Songs (2019)
  • The Bridge (2021)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sting