Stephan Gary «Woz» Wozniak (San Jose, Kalifornia, AEB, 1950eko abuztuaren 11) estatubatuar ingeniari, asmatzaile, enpresaburu eta filantropoa da, 1970eko hamarkadan ordenagailu pertsonalaren iraultzan parte hartu zuen aitzindaria. Steve Jobsekin batera Apple enpresaren sortzailea.

Steve Wozniak

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStephan Gary Wozniak
JaiotzaSan Jose1950eko abuztuaren 11 (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Serbia  (2023ko abenduaren 7a -
Familia
Ezkontidea(k)Alice Robertson (en) Itzuli  (1976 -  1980)
Candice Clark (en) Itzuli  (1981eko uztaila -  1987)
Suzanne Mulkern (en) Itzuli  (1990 -  2004)
Janet Hill (en) Itzuli  (2008ko abuztua -
Hezkuntza
HeziketaColoradoko Unibertsitatea Boulderren
University of Colorado (en) Itzuli
Homestead High School (en) Itzuli 1968)
De Anza College (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1971 -
Hezkuntza-mailaBachelor of Science in Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, asmatzailea, programatzailea, enpresaburua, irakaslea, international forum participant (en) Itzuli eta aktorea
Enplegatzailea(k)Apple Inc.
Hewlett-Packard
University of Technology Sydney (en) Itzuli
Atari, Inc. (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaIngeniaritzako Akademia Nazionala
Izengoitia(k)Rocky Raccoon Clark

woz.org
IMDB: nm0941967 Twitter: stevewoz Edit the value on Wikidata

Berkeley Unibertsitateko ikaslea, 1971n erabilera pertsonalerako ordenagailua asmatu asmo zuela adierazi zion Jobsi. 1976an Apple I mikroprozesagailua, teklatua eta pantaila lehenbizikoz uztartzen zituen ordenagailu pertsonal berritzailea asmatu zuen. Hewlett-Packard enpresarako lan egiten zuenez, enpresari aurkeztu zion ideia. Ez zuten onartzen. Steve Jobsek Berkeley Unibertsitateari aurkeztu zion asmakizuna, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Ordenagailuak garaje batean eskuz egiteari eta saltzeari ekin zioten, eta Apple enpresa sortu zuten. Ordenagailu berriek pantaila zuten, eta maneiagarriagoak ziren. Applek hedapen eta hazkunde azkarra izan zuen, eta 1990. urtean Wozniakek Apple utzi zuen.