Stephanie Sinclair

AEBetako fotokazetaria

Stephanie Sinclair (Miami, Florida, 1973) fotokazetari eta giza eskubideen defendatzaile estatubatuarra da.

Stephanie Sinclair

(2018)
Bizitza
JaiotzaMiami, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Hezkuntza
HeziketaFloridako Unibertsitatea 1998)
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, fotokazetaria, kazetaria eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)National Geographic
Newsweek
Stern (en) Itzuli
GEO (en) Itzuli
Time
The New York Times Magazine (en) Itzuli
Chicago Tribune
Marie Claire
Jasotako sariak
stephaniesinclair.com

Biografia aldatu

Gaztaroa eta ikasketak aldatu

Stephanie Sinclair 1973an jaio zen, Miamin. Kazetaritzan lizentziatua (bachelor), argazkilaritza artistikoan espezializatua Floridako Unibertsitatean, 1998an. Ikasten ari zen bitartean, praktikak egin zituen kazeta hauetan: Miami Herald, Arizona Republic, St. Petersburg Times eta Detroit Free Press. 1993an, Parisko Sorbona Unibertsitatean ikasi zuen. Photobetty.com ataria sortu zuen, 1999an.[1][2]

Kazetaritza-ibilbidea aldatu

Stephanie Sinclairrek Chicago Tribunen ekin zion bere ibilbideari, non, 2000n, aireko industriaren arazoei buruzko ikerketan parte hartu baitzuen; egunkariak Pulitzer saria[3] irabazi zuen lan horri esker. Gero, Irakera bidali zuten, gerraren hasiera estaltzeko. Irakera itzuli zen Beiruten (Libano) kokatu baino lehen, non kazetari independente gisa aritu baitzen sei urtez. Hainbat kazeta handitan kolaboratu zuen erregularki, hala nola, National Geographic, The New York Times Magazine, Time, Newsweek, Stern, Geo eta Marie Claire[4].

VII. agentzian kolaboratzaile 2008tik, eskubide osoko kide izendatu zuten 2009an.[2]

Too young to wed (ezkontzeko gazteegia) aldatu

2012an, Stephanie Sinclairrek Too young to wed GKEa sortu zuen, neskatoen eskubideak defendatzeko.[5][6] Tailerrak antolatzen ditu, eta argazki-kamerak jartzen nesken eskura, haien historiak parteka ditzaten.[3]

Goraipamenak aldatu

  • Visa d’or, Magazine kategorian - Visa pour l’image
    • 2004: Auto-immolation des femmes en Afghanistan –Corbis[7]
    • 2010: Polygamie aux États-Unis – Agence VII agentziak National Geographic eta The New York Times Magazine kazetentzat
    • 2012: Ces petites filles que l’on marie – Agence VII agentziak National Geographic Magazine kazetarentzat
  • 2019: Prix Erich-Salomon[8]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu