Stellantis N.V. nazioarteko automobil-taldea da, eta Herbeheretan du egoitza. 2021eko urtarrilaren 16an sortu zen, Fiat Chrysler Automobiles italo-estatubatuarraren eta Groupe PSA frantziarraren arteko bat-egitearen ondorioz.[1] 2021eko urtarrilaren 18an, taldeak Milango eta Parisko balio-poltsetan hasi zuen kotizazioa, eta 2021eko urtarrilaren 19tik aurrera, New Yorkeko balio-burtsan.

Stellantis
Datuak
Motaerakunde komertziala, automobile manufacturer (en) Itzuli, kapital irekiko enpresa eta konglomeratua
Jarduera sektoreaactivities of head offices (en) Itzuli, automobilgintza eta Produkzio-sistema
HerrialdeaHerbehereak eta Frantzia
Jarduera
Honen parteCAC 40
Eskumendekoak
Enplegatuak258.275 (2023ko abenduaren 31)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaJohn Elkann (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaCarlos Tavares (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formanaamloze vennootschap (en) Itzuli
JabeaAgnelli family (en) Itzuli, Peugeot family (en) Itzuli eta Bpifrance
Ekonomia
Aktiboak186.200.000.000 € (2022)
Kapital berekia72.400.000.000 € (2022)
Diru-sarrerak189.544.000.000 € (2023)
Irabazi garbia18.625.000.000 € (2023)
Ustiapen-mozkina22.376.000.000 € (2023)
Balore-burtsaParisko Burtsa, Italiako burtsa eta New Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera2021eko urtarrilaren 16a
Ordezkatzen duGroupe PSA eta Fiat Chrysler Automobiles (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: Stellantis Twitter: stellantis LinkedIn: Stellantis Youtube: UCKgSLvI1SYKOTpEToycAz7Q Edit the value on Wikidata

Taldeak FCA Italyren Fiat, Alfa Romeo, Lancia, Maserati eta Abarth; FCA US-ren Jeep, Chrysler, Dodge eta RAM; eta Groupe PSA-ren Peugeot, Citroën, DS, Opel eta Vauxhall markak ustiatzen eta merkaturatzen ditu.

2021eko bigarren seihilekoan, Stellantisek baieztatu zuen 30.000 milioi euro inbertituko zituela 2025era arte, markak elektrifikatzeko trantsizioa azkartzeko eta software berria garatzeko. Lau arkitektura elektriko eta eskalagarri sortzea du helburu.[2]

Etimologia aldatu

2019an FCAk eta PSAk bat egiteko konpromisoa sinatu ondoren, Carlos Tavaresek —orduan PSAko burua— berretsi zuen erakunde berriaren izena ez zela ezagutuko zenbait aste igaro baino lehen: “Oraindik ez dago zehaztuta”, onartu zuen PSAko buruak. “Gai horretan ari dira gure taldeak lanean. Beste bizpahiru hilabete behar dira modu seguruan iristeko, izen egokiarekin......[3]

2020ko uztailaren 15ean fusioaren izena jakinarazi zuten: "Stellantis", latinezko "stello" aditzetik datorrena, "izarrekin distira egitea" esan nahi duena.

Administrazioa aldatu

FCA eta PSAren arteko bat-egiterako negoziazioetan itundutakoaren arabera, enpresa nagusia Herbeheretan kokatu zen, PSAk izendatutako bost kidez osatutako batzordearekin, FCAk izendatutako bost kidez, John Elkann FCAko burua barne.[4] Hamaikagarren kidea PSAko burua izango litzateke, Carlos Tavares, erakunde berriaren zuzendari exekutiboa ere izango litzatekeena.[5]

Organigrama aldatu

FCA eta PSAren arteko bat-egitea zehaztu ondoren, Stellantis 14 markaz osatuta zegoen. Era berean, marka horiek aliantza osatu zuten hiru egitura handien artean biltzen dira, eta hiru barne-unitate handi bihurtzen dira. Hona hemen marka horiek:

Stellantisen markak
  FCA Italy   FCA US   Groupe PSA
Fiat
Abarth
Alfa Romeo
Lancia
Maserati
Chrysler
Dodge
Jeep
Ram Trucks
Peugeot
Citroën
DS Automobiles
Opel
Vauxhall

Bestalde, beste filial batzuk ere, bai FCAkoak bai PSAkoak, Stellantisen portafolioetan sartu ziren. Horietan sartzen dira beste ibilgailu mota batzuen fabrikatzaileak, teknologien eta autoparteen hornitzaileak, errendimendu handiko enpresak eta ekoizpen bateratuko beste batzuk. Hauek dira:

Stellantis filialak
  FCA Italy   FCA US   Groupe PSA
Fiat Powertrain
Fiat Professional
Comau
PCMA
Sevel Sud
VM Motori
TOFAŞ
Mopar
SRT
Peugeot Cycles
Faurecia
Free2Move
Peugeot-Citroën Moteurs
Sevel Nord
IKAP

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu