Stefan Heym —jaiotza-izena: Hellmuth Fliegel— (Chemnitz, Alemania, 1913ko apirilaren 10a - Ein Bokek, Israel, 2001eko abenduaren 16a) alemanezko eta ingelesezko idazlea izan zen.

Stefan Heym

Bundestageko kidea

1994ko azaroaren 10a - 1995eko urriaren 31
Hautetsia: 1994 German federal election (en) Itzuli
President by age (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelmut Flieg
JaiotzaChemnitz1913ko apirilaren 10a
Herrialdea Weimarko Errepublika
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa  1989)
 Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
BizilekuaAlemaniako Errepublika Demokratikoa
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaEin Bokek (en) Itzuli2001eko abenduaren 16a (88 urte)
Hobiratze lekuaWeißensee Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Gertrude Heym (en) Itzuli  (1943 -
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, eleberrigilea eta kazetaria
Lantokia(k)Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

stefan-heym.de
IMDB: nm0382260 Allocine: 718106 Allmovie: p310391
iTunes: 72979992 Musicbrainz: 5739c34b-bc5e-4462-908e-0750cf3d87c8 Discogs: 432079 Deezer: 7511112 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filologia eta kazetaritzako ikasketak egin zituen Berlinen. 1933an Txekoslovakiara joan zen, eta 1937an Estatu Batuetara. Han, faxismoaren aurkako aldizkari bateko erredakzioko buru izan zen. Gero, Estatu Batuetako armadan sartu zen, baina bota egin zuten, bere ideia marxistengatik. 1952an, Estatu Batuetatik joan zen, Koreako Gerragatik protesta egiteko, eta Alemaniara itzuli zen, Berlinera.

Ordurako ospe handiko idazlea zen, bere eleberri sozialengatik: Der Fall Glasenapp (1942, Glasenapp auzia), Kreuzfahrer von heute (1948, Egungo gurutzatuak). Bere eleberrietako gai nagusia gizabanakoaren autodeterminazio-eskubidearen aldeko borroka da, eta gizabanakoaren eta estatuaren boterearen arteko gatazka Alemaniako faxismoan, Estatu Batuetako kapitalismoan, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko sozialismoan. Horregatik, bere eleberriek gertaera errealak islatzen dituzte: Glasenapp auzia obrak faxismoaren mendeko 1941eko Praga erakusten du; Egungo gurutzatuak eleberriak, berriz, Estatu Batuetako gudarostearen parte-hartzea Bigarren Mundu Gerran; Golsborough (1953) liburuan Estatu Batuetako meatzarien 1950eko greba du kontagai. Beste lan batzuk: Die Papiere des Andreas Lenz (1963, Andreas Lenzen paperak); Der König David Bericht (1972, David erregearen txostena); Collin (1979); Ahasver (1981). 1992an Filz. Gedanken über das neueste Deutschland (Filz. Alemania berriari buruzko gogoetak) argitaratu zuen, Alemaniaren batasunaren aurka protesta egiteko. Berlingo Harresia eraitsi zutenean, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen, eta 1994an aulki bat lortu zuen Legebiltzarrean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefan Heym