Srinagar (urduz: سری نگر‎) India iparraldeko hiria da, Jammu eta Kaxmir estatuetako udako hiriburua.

Srinagar
سری نگر
श्रीनगर
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakJamnu eta Kaxmir
Division in IndiaKashmir division
Indiako barrutiSrinagar barrutia
Izen ofizialaسری نگر
سِریٖنَگَر
Jatorrizko izenaسری نگر
श्रीनगर
Posta kodea190001
Geografia
Koordenatuak34°05′28″N 74°48′22″E / 34.0911°N 74.8061°E / 34.0911; 74.8061
Map
Azalera294 km²
Altuera1.585 m
Demografia
Biztanleria1.180.570 (2011)
Dentsitatea4.015,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0194
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakCampo Grande
MatrikulaJK01
srinagar.nic.in

894.940 biztanle ditu (2001).

Geografia aldatu

Kaxmirreko haranean dago, nekazaritzako eremu oparo baten erdian, Jhelum ibaiaren ertzean, 1.600 m-ko garaieran.

Jhelum ibaiarekin loturik dauden hainbat ubidek igarotzen dute alderik alde hiria.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Srinagar, 1971–1986)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.3 18.1 27.1 30.0 34.1 37.6 36.4 35.3 32.3 30.5 23.0 15.2 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.2 14.1 20.5 24.5 29.6 30.1 29.6 27.4 22.4 15.1 8.2 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.5 3.8 8.8 14.2 17.7 22.3 24.1 23.5 19.8 14.1 8.1 3.4 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.0 −0.7 3.4 7.9 10.8 14.9 18.1 17.5 12.1 5.8 0.9 −1.5 7.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.7 −10.4 −3.2 0.0 3.4 7.2 10.3 10.4 5.4 0.0 -6.3 −10.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 68 121 85 68 39 62 76 28 33 28 54 710
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.6 7.3 10.2 8.8 8.1 5.7 7.9 6.8 3.5 2.8 2.8 5.1 75.6
Hezetasuna (%) 82 79 70 64 61 56 66 70 67 69 77 84 70.4
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Ekonomia aldatu

Ekonomia-jarduera aipagarria da eskulangintza (zeta, alfonbragintza, zilar- eta kobre-lanak). Merkataritzak ere garrantzi handia du. Turismoa da, hala ere, Srinagarreko aberastasun-iturri nagusia. Unibertsitatea du.

Ondasun nabarmenak aldatu

Tenplu eta meskita asko ditu; horien artean ezagunak dira Hazratbal eta Jami Masjid meskitak. Oso ezagunak dira orobat Dal aintzirako ur gaineko lorategiak. Nanga Parbat mendia (8.126 m) ere hiritik hurbil dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu