Squamanita schreieri Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.

Squamanita schreieri
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaSquamanita
Espeziea Squamanita schreieri
Imbach, 1946

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero kamuts pulbinatua edo pixka bat konikoa, ertz zorrotzarekin, geruza horia edo hori-arre kolorekoa, errezel unibertsalaren hondakinez ildaskatua.

Orriak: Estu, meheak, sinuado-itsatsiak edo koska batez dekurrenteak, zurixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 9 cm inguruko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, arbiaren antzeko erraboil lodiarekin, horia edo hori-arrea, flokoso-ezkatatsua, burute itxuran; goialdean hori argi kolorekoa. Laster bereizten den eraztuna, hondakin hori flokosoak utziaz. Erraboila zuria du, eta goiko ertzean, ezten nabar tenteekin apaindua dago. Betea.

Haragia: Zurixka, nahiko solidoa, hasieran usaingabea, zahartzean arrain ustelaren usaina hartzen joaten da. Zapore gozoa.[1]

Etimologia: Schreieri epitetoa, pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[2]

Nahasketa arriskua

aldatu

Squamanita generoa Amanita generoaren antzekoa da morfologikoki. Mikroskopioz da desberdina.

Sasoia eta lekua

aldatu

Oso gutxitan, urak hartutako basoetan aurkitu izan da onddo hau. Batzuetan erraboil batetik sortzen diren taldeak eratzen dituzte. Urria.

Banaketa eremua

aldatu

Frantzia, Alemania, batez Suitza ere..[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 19 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Squamanita schreieri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu