Spoiler, bere horretan ingelesetik munduko hainbat hizkuntzatara zabaldu den hitza, (euskaraz: «zapuztu edo hondatu») telebista, film, liburu eta abarretako programa baten bilbearen zati garrantzitsu baten deskribapena da, norbaitek ikusi aurretik.

Publikoaren zati batek spoilerrak arbuiatzen dituenez, badago jendea praktika horren alde argudiatzen duena. Jarrera horren atzean dago kultur produktu batek bere bilbeak harrigarritasunetik haratago balio duela dioen ideia. Beraz, sorkuntza bat artistikoki landua eta kalitatezkoa denean, bilbearen argumentu-birak ezagutzeak ez luke eragozpen izan behar obrarekin gozatzeko.[1]

2011n, Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon irakasleak diren Nicholas Christenfeldek eta Jonathan Leavittek esperimentu psikologiko bat egin zuten, spoilerrek fikzio baten gozamena gutxitzen ote duten frogatzeko asmoz. Probarako boluntario bakoitzak ustekabeko amaierekin istorio txiki bat jaso zuen. Proban zehar, boluntario batzuei tramaren zati garrantzitsuak azaldu zitzaizkien, eskatu gabe. Esperimentuaren ondorioa izan zen spoilerrak irakurri zituzten subjektuek gehiago gozatu zutela obraz amaiera aurreratu ez zitzaien subjektuek baino.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Samper Seró, Carles. Spoilers, nuestros amigos incomprendidos. .
  2. (Ingelesez) Lehrer, Jonah. (2011-10-11). «Spoilers Don’t Spoil Anything» Wired.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.