Soweto (ingelesezko South West Townships hitzen laburdura, sɵˈweɪtoʊ, sɵˈwɛtoʊ edo sɵˈwiːtoʊ ahoskatua; "Hego Mendebaldeko Auzuneak") Hegoafrikako township bat da, Johannesburgetik 15 kilometro hego-mendebaldera dagoena, Gauteng probintzian. Aparteko herri gisa sortu bazen ere, egun Johannesburgeko parte da.

Soweto
Townshipa
Administrazioa
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintzia Gauteng
Metropoli udalerriCity of Johannesburg Metropolitan Municipality
Izen ofizialaSoweto
Soweto
Posta kodea4309
Geografia
Koordenatuak26°16′04″S 27°51′31″E / 26.2678°S 27.8586°E / -26.2678; 27.8586
Map
Azalera200 km²
Altuera1.632 m
Demografia
Biztanleria1.271.628 (2011)
alt_left 640.588 (%50,4) (%49,6) 631.040 alt_right
Dentsitatea6.358,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1963
Ordu eremuaUTC+02:00

Apartheidaren aurkako borrokaren sinboloetako bat izan zen,[1] 1976ko ekainaren 16an mundu osoan ezagun egin zena, Sowetoko altxaldia gertatu zelarik.[2]

Historia aldatu

Soweto 1930eko hamarkadan sortu zuen Hegoafrikako Gobernuak, Johannesburg hirian bizi ziren herritar beltzak zurientzat erreserbatu nahi zuen hirigunetik kanporatzeko. Beltzengandik erabat bereizirik nahi zuten zuriek, baina haien eskulana ezinbestekoa zuten ekonomiari eusteko; Hego Mendebaldeko Auzuneak konponbidea zekarkien bi nahi kontraesankorrei.[2]

63 kilometro koadroko eremuan, poxpolo kutxa izeneko etxeetan, bi milioi biztanle izateraino handitu zen Soweto hurrengo hamarkadetan. Beltzek ez zuten eskubiderik lurren jabe izateko, eta "bisitari" estatutua zuten. Hirigunetik kanporaturikoez gain, landatik eta inguruko herrialdeetatik joandako jendearen arragoa bihurtu zen. Leinuen gizarte antolakuntza hautsita, hiri kultura aberats eta bizia zuen 1970eko hamarkadan.[2]

1976ko ekainaren 16an, auzuneko gertakaririk larriena jazo zen: Sowetoko altxaldia. Poliziak tiroka sakabanatu zuen eskolako ikasleen manifestazio bat. Hildakoak gutxienez 176 izan ziren, eta zaurituak ehunka.[2]

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Soweto)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 26.4 25.8 24.7 22.1 19.6 16.9 17.3 20.3 23.4 25 25.3 26.1 22.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 20.4 19.8 18.5 15.5 12.1 9 9.2 12.1 15.7 18 19 19.9 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.4 13.9 12.3 8.9 4.6 1.2 1.2 4 8 11 12.7 13.7 8.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 136 101 84 63 20 8 7 7 24 73 112 115 750
Iturria: Climate-Data.org[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Kuzwayo, Ellen. (1996). Soweton kontatuak. Tafalla: Txalaparta ISBN 84-8136-036-8..
  2. a b c d Lartzanguren, Edu. Soweto: belaunaldi baten ostean. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko ekainak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-5).
  3. Climate: Soweto - Climate graph, Temperature graph, Climate table. Climate-Data.org.

Kanpo estekak aldatu